Arraunlarien omenaldiak segida izango du kirol kaian, gauez
Basque tabernak eta Q Hondarribia diskotekak bat egin dute hilaren 22an Hondarribiko arraunlariei egingo zaien omenaldi herrikoiarekin. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina nagusia arratsaldean izango da, Arrantzaleen Bentan egingo den bazkariaren ondoren. Nahi duenak, festa luzatzeko aukera izango du kirol kaian.