KAE 1 Ligara igotzeko play-offean lehiatuko da Hondarribia B

Sailkapenean hirugarren, goiko mailarako txartela lortzeko arraunkadak emango ditu 'Ama Guadalupekoak' hurrengo asteburuko play-offean.

KAE 2 Ligako azken estropada etxean lehiatu zuen joan den asteburuan Hondarribia B-k. XV. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera lortzeko jokoan laugarren izan zen Ama Guadalupekoa, eta hirugarren da sailkapen orokorrean. Azken horrek esan nahi du berdeen bigarren taldeak KAE 1-era igotzeko play-offa lehiatuko duela.

KAE 1-eko finalaren sailkapenarekin, zerrendako azken bi traineruak (Astillero eta Lapurdi) zuzenean jaitsiko dira KAE 2 mailara, eta horien aurreko biek (Castro eta Camargo) play-offa lehiatu beharko dute Portugalete eta Hondarribia B-rekin (KAE 2-ko bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren).

Azken estropadarekin, Busturialdeak ligako lehen postua bermatu zuen bandera eskuratuz, eta hortaz, bigarren mailara zuzenean igotzeko txartela eskuratuz. Donostiarra B izan zen bigarren asteburuko lehia hartan. Hona hemen larunbatekoaren emaitzak:

XV. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera. Estropadako sailkapena.

  Elkartea Denbora  
1º BUSTURIALDEA 20:53,66  
2º DONOSTIARRA-AMENABAR 21:00,58  
3º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:09,17  
4º GO-FIT HONDARRIBIA 21:12,99  
5º DEUSTO-BILBAO B 21:16,05  
6º PORTUGALETE 21:31,75  
7º MUTRIKU 21:34,55  
8º HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 21:50,09  
9º IRC SANTOÑA 22:30,47  
10º ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA 22:50,48  

Euskotren Liga, lagunartekoa
Euskotren Ligari orain bi asteburu Zarautzen bukaera eman bazioten ere, joan den igandean lagunarteko lehia izan zuten XIII. Txingudiko bandera-Ondoan saria lortzeko. Hondarribiko neskak azken (laugarren) izan ziren, sailkapen orokorrean bezala; play-offa jokatu beharko dute, beraz, postua bermatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.