
Hondarribiko portuan 266.807,10 kilo hegaluze saldu dira azken asteetan, eta kanpoaldean (hondarribiarrek) 154.519,90 kilo.

Zentro berria gaitzeko obrek milioi bat euroko aurrekontua izango dute, eta sei hilabeteko epea izatea aurreikusi dute.

Enrique Albizu margolariaren erakusketa bat izango da ikusgai gaurtik aurrera Arma Plazan. Maila handiko margolariak Hondarribia izan zuen bere txoko kuttuna.

Wikiemakumeok proiektua 2015ean sortu zen, emakumeen biografiak areagotzea helburu, gaur egun denen %30a baino gutxiago baitira. Emekik sustatuko du egitasmoa Hondarribian.

18 urteko surflari irundarra surf egokituko Espainiako txapeldun izan da Kanaria Handian. Epe motzera ikasketetan zentratu nahi duen arren, kirol horretan aurrera urratsak egin nahi ditu.

Bigarren edizioan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 30 ikasle taldek parte hartu dute gazteen artean euskara sustatzeko asmoz.

Paris eta Irun lotuko dituen AHT zerbitzua urtarriletik aurrera abian izango da, eta horren gaineko argitasun falta dagoela adierazi dute.