
Hiriko hainbat talde eta eragilek deialdi bateratua egin dute gaur (ostirala) arratsalderako. Irungo Udalari Henry Mendezen kontzertua bertan behera utz dezala eskatuko diote.

Hiru hamarkada pasa dira lehen aldiz emakumeek Irungo Alardean soldadu bezala lehenengoz desfilatu zutenetik. Alarde publiko eta parekide baten aldeko borrokak aurrera darrai oraindik, ordea.

LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna da etzi, eta Hondarribian ere bada zer ospatu. Gaur hasiko dute ospakizuna, Kasino Zaharrean, eta bertan izango da Weber.

Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. 10 urte pasatxoko bidean erreferente bilakatu da. Bozeramaileak argi du oraindik lan handia dagoela egiteko, hala nola, Euskadiko Trans Legeak dituen hutsuneak bete, edo formazioa sustatzea.

Haur eta nerabe transexualentzat erreferentziak izatea ezinbestekoa da. Naizenen irteera eta udalekuetan begirale eta erreferentzia da Senar.

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.