
Helburua argia da: itsasargia herriari irekitzea. 30 urtez edukiko du udalak espazioa kudeatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko eskumena. Hurrengo urteari begira herritarrentzat ireki nahi dute.

Hilaren 28tik 31ra bitarte, oztopo lasterketek Irungo erdigunea hartuko dute, eta dagoeneko egunotan egingo diren proben ordutegiak argitaratu dituzte.

24. Korrikaren 12. Egunaren harira, Bidasoko AEK euskaltegiak mintzodromoa eta hikadromoa antolatuko ditu ostegunean, hilak 21.

Asteazkenetako burrunba egingo dute bihar, Kai Zaharrean, Hendaiako mobilizatuekin sinkronizatzeko nahian.

Ikastaro trinkoak uztailean eta abuztuan egingo dituzte, egunero lau orduko klaseekin; izen ematea ekainaren 5era arte irekita egongo da.

Leonen jokatutako Ohorezko Mailako bigarren jardunaldian lehenengoak izan dira, eta garaipen horrek finalerako txartela eman die.