28 herrialdetako 2.573 kirolari izango dira OCRko Europako Txapelketan
Hilaren 28tik 31ra bitarte, oztopo lasterketek Irungo erdigunea hartuko dute, eta dagoeneko egunotan egingo diren proben ordutegiak argitaratu dituzte.
Astebete besterik ez da falta Irun OCR oztopo lasterketen Europako hiriburua izateko. Hilaren 28tik 31ra, 28 herrialdetatik etorritako 2.573 kirolarik parte hartuko aurtengo Europako Txapelketan. Espainian antolatzen den lehena izango da, eta bertako 660 kirolari izango dira hainbat diziplinatan lehiatzen egunotan. Parte hartzaileen laurdena espainiarra izango dela argitu dute antolatzaileek.
Irun eta OCR lasterketek harreman estua dute, Denontzat Race urtero antolatzen duten oztopo lasterketa dela eta. HITZAk Asier Landart Denontzat gimnasioko kidearekin eta Irati Beorlegi OCR lasterkari irundarrarekin egoteko aukera izan zuen. Erreportajean, Europako Txapelketaren xehetasunak azaldu zituzten bi irundarrek, biak ala biak bertan izango dira.
2.573 atletekin batera, laguntzaileak, lantalde teknikoak eta ehundaka izango bilduko dira hirian. Txapelketa aurrera eramateko boluntario bila ari dira, eta interesa duenak formularioa betez izena eman dezake.
San Jose obrero futbol zelaia, oztopoen egoitza
Lehenengo probak ostegunean hasiko dira San Jose Obrero futbol zelaian. 10:00etatik 17:00ak arte OCR100eko probak egingo dituzte. 100 metroko ibilbidean, hamabi oztopo izango dituzte atletek. Hormak, uztaiak, oreka-bideak, arrasteak, igoaldiak eta zintzilikako egiturak ohikoak izaten dira oso formatu dinamiko eta bisualeko lasterketa honetan, publikoarentzat ikusgarriena.
Ostiralean, berriz, 3,5 kilometroko ibilbide duen Short Course egingo dute. 900 parte hartzaile inguru espero dira irteera lerroan, eta hamabiko taldeetan banatuta bost minututik behin ibilbideari ekingo diote. San Jose Obrero futbol zelaian hasita, Dolores Salís, ospitale zaharra, Urdanibia jauregia, Larretxipi, San Juan plaza, Gain-Gainean, Prudencia Arbide eta Ama Birjina Mirarietakoa kaleak zeharkatuko ditu. Proba hau irauten duen bitartean trafikoan ez dira aldaketa askorik espero.
Larunbata Europako Txapelketaren egun handia izango da. Hilaren 30ean, 13 kilometroko lasterketa nagusia egingo dute, Standard Course. Irteera formatua Short Course lasterketaren formatu bera izango du, hau da, bost minututik behin hamabi atletako talde bana aterako da. San Jose Obrero hasi eta bukatuko da lasterketa nagusia eta bitartean asfaltoa eta natura uztartuko dituen ibilbidea egin beharko dute. Honako hau izango egin beharreko ibilbidea, kalez kale: San Jose Obrero, Olaberria, Ibarla, Irugurutzetako labeak, Aitzondoko urjauzia, Artiga pasealekua eta, Udaltzaingoaren komisariaren aurretik pasatuta, hirigunera itzuliko dira Uranzu kalean barrena.
Igandean, azken egunean, elitekoak ez diren kirolariei zuzendutako Fun Race egingo dute. Lasterketa herrikoia izango da, eta aurreko egunetan lanean aritu diren boluntarioek bertan parte hartzeko aukera izango dute.
Jarraian, egunez eguneko egitaraua osorik:
Maiatzak 27, asteazkena
• 10:00h – 13:00h | Dortsal eta dokumentazio banaketa.
• 10:00h – 12:00h | OCR100eko entrenamendu librea.
• 14:00h – 16:00h | OCR100eko entrenamendu librea.
• 15:00h – 17:00h | Dortsal banaketa, aurretiaz erreserba egin duten ordezkaritza nazionalentzat bakarrik.
Maiatzak 28, osteguna
• 09:00h – 13:30h | Erregistro eta akreditazio mahaia – Palmera Montero gunea.
• 10:00h – 17:00h | OCR100eko sailkapen probak.
• 15:00h – 18:00h | Erregistro eta akreditazio mahaia – Palmera Montero gunea.
• 18:30h | Hasierako ekitaldia.
• 20:15h | Bilera informatiboa lantalde teknikoarekin eta ordezkaritza nazionalekin.
Maiatzak 29, ostirala
• 08:00h – 13:30h | Erregistro eta akreditazio mahaia – Palmera Montero gunea.
• 09:00h – 14:00h | 3K lasterketa.
• 10:00h – 14:00h | OCR100eko sailkapen probak.
• 15:00h – 17:30h | Erregistro eta akreditazio mahaia.
• 15:00h – 16:30h | Kids Run.
• 16:00h – 19:00h | OCR100 – TOP 16tik TOP 4rako kanporaketak.
• 17:00h | 3K lasterketako sariak banatzeko ekitaldia.
• 20:00h | Bilera informatiboa lantalde teknikoarekin eta ordezkaritza nazionalekin – Palmera Montero gunea.
Maiatzak 30, larunbata
• 08:00h – 13:30h | Erregistro eta akreditazio mahaia.
• 09:00h – 16:00h | 12K lasterketa.
• 13:00h – 14:00h | OCR100eko entrenamendua.
• 15:00h – 17:30h | Erregistro eta akreditazio mahaia.
• 16:00h – 19:30h | OCR100 lasterketako finala.
• 17:00h | 12K lasterketako sariak banatzeko ekitaldia.
• 19:30h | OCR100 lasterketako sariak banatzeko ekitaldia.
• 20:00h | Bilera informatiboa lantalde teknikoarekin eta ordezkaritza nazionalekin.
Maiatzak 31, igandea
• 09:00h – 12:00h | Erregistro eta akreditazio mahaia.
• 09:00h – 12:00h | Team Race (taldekako lasterketa).
• 09:00h – 14:00h | OCR100 – Finalaurrekoak, finalak eta erreleboak.
• 12:00h – 14:00h | Fun Race.
• 14:00h | Team Race eta OCR100 Teams sariak banatzeko ekitaldia eta amaierako ekitaldia.

