Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irun, OCRko Europako Txapelketaren egoitza

OCR kirolak Irunen badu bere lekua. Hilaren 28tik 31ra, 2.500 atleta bilduko dira hirian Europako Txapelketan parte hartzeko, hainbat modalitatetan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/05/02

Denontzat oztopo lasterketaren lehenengo edizioa antolatu zutenean, inork ez zuen imajinatuko lau urtean herri lasterketa horren ibilbidea Europako Txapelketarena bihurtuko zenik. Hilaren 28tik 31ra, Irun Oztopo Lasterketen Europako Hiria izango da. Espainiako Estatuak Europako Txapelketa antolatzeko hautagaitza aurkeztu zuen duela urte batzuk, eta Irunekin batera beste hainbat hiri ere izan ziren txapelketa antolatzeko lehian; Irun aukeratu zuten, ordea. Antolatzeko lan handia egin dute urteotan Denontzat gimnasioko kideek, eta egindako lan horren fruitua Europako Txapelketa izango da.

Txapelketan 25 herrialdetatik etorritako 2.500 atleta izango dira lehian. Irunek baditu maila handiko OCR lasterkariak. Asier Landart Etxeberria eta Irati Beorlegi Goñi dira horietako bi, etxean izango dira. Landart antolakuntzan murgilduta dabil, eta ez du tarterik izango txapelketan parte hartzeko. «Erantzukizun handia daukat txapelketa antolatzeko. Pozik nago etxean izango delako, baina pena dut bertan parte hartzeko aukera ez izateagatik».

Beorlegi, berriz, 13 kilometroko lasterketan izango da. 2019an hasi eta 2024ra arte urtero izan da Europako Txapelketetan, eta aurtengoa «etxean» izateak ilusio bikoitza eragin dio. «2025ean eskuin belauneko lotailua eta meniskoa hautsi nituen. Ebakuntza egin behar izan zidaten, eta 9 hilabetez egon naiz lasterketetan parte hartu gabe», azaldu du Beorlegik. Lesioa burutik kendu gabe, lehiatzeko prest dago, baina argi du ez dela goiko postuetan ibiliko. «Helburu bakarra etxekoekin eta lagunekin disfrutatzea izango da».

Lehiaz beteriko lau egun

 

Europako Txapelketa hilaren 28an, ostegunarekin, hasiko da. Lehenengo egunean, OCR Sprint modalitateko probak izango dira Kolon pasealekuan. Proba horiek 100 metroko ibilbidea dute hainbat oztoporekin, eta bikoteka egin beharko dute. Beorlegi bitan izan da Espainiako txapeldun, baina intentsitate handiko proba izanik, aurten ez du bertan parte hartuko.

Txapelketa ostegunean hasiko bada ere, asteazkenean lehenengo entrenamenduak egingo dituzte, oztopoak praktikatzeko. «Zirkuitua homologatua izango da, eta hemen egiteko espezifikoki moldatu egin behar izan dute. Irunen egiteko espresuki sortutako zirkuitua izango da», azaldu du Landartek. Modalitate horretako probak txapelketak irauten dituen lau egunetan jokatuko dira, eta igande goizean (hilaren 31n) izango dira finalak.

Hilaren 29an 100 metroko proba gehiago izango dira, eta gainera, hiru kilometroko oztopo lasterketa ere egingo dute. 3.000 metrotan 25 oztopo izango dituzte aurrez aurre atletek. Hilaren 30ean, txapelketako egun garrantzitsuena izango da. Hamahiru kilometroko proba luzea egingo dute, San Jose Obrero futbol zelaian hasi eta bukatuko dena. «Ibilbideak ez du izango desnibel handia. Hala ere, mendia eta asfaltoa uztartuko ditu, eta zoragarria bezain lehiakorra izatea espero dut». 09:00etan hasiko da proba hori, eta Aiako Harria parke naturaletik barrena ibiliko dira atletak. 

Futbol zelaian bertan lehenengo oztopoak izango dituzte, lehenengo izerdi tantak botatzeko. Hasierako kilometroak mendian gora eta behera egingo dituzte, eta hainbat oztopo gainditu beharko dituzte. Erreka bidelagun, harrizko bidezidorretik ibilbideko aldapa handiena igo beharko dute. Aitzondo ur jauzia ikusteko aukera ere izango dute, 9. killometroan Palmera Monterora heldu aurretik. Urdanibia plazan eta San Juan plazan oztopoak gainditu beharko dituzte gero, San Jose Obrero futbol zelaira bueltatzeko. Bertan, helmugara heldu aurreko metroetan azken oztopoak izango dituzte.

Igandean, hilaren 31n, taldekako lasterketak izango dira goizean goizetik. Talde bakoitzak hiru atleta izango ditu. «Partaide bakoitzak diziplina bat landuko du erreleboka: korrika, pisua eta abilezia. Helmugara hirurak batera heldu behar dute, eta koordinazioa landu beharko dute azken horma igotzeko», kontatu du Beorlegik. Behin taldekako probak bukatzean, Sprint modalitateko finalen txanda izango da, Kolon pasealekuan. «Proba hauek oso ikusgarriak izan ohi dira, eta kirola zer den gertutik azaltzeko ikusgarriak dira».

Elite mailakoa izan gabe, kirolari ikusgarritasuna emateko herri lasterketa ere egingo dute igande goizean. Hiru eta hamahiru kilometroko zirkuituak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. «Edozeinek parte har dezake proba hauetan», argitu du Landartek. Umeak ere kontuan hartu dituzte, eta haientzat ere jarduera ugari prestatuko dituzte. «Europako Txapelketan ohikoa den bezala, laguntzaile zein boluntario ororentzat zortzi kilometroko lasterketa ere egingo dute».

Ezezaguna dena, Irunen ezaguna

OCR lasterketak oraindik ere ez dira oso ezagunak Euskal Herrian, ezta munduan ere. Kirolari gutxi batzuk dira Euskal Herrian, eta horien artean, bi irundar daude. Landartek eta Beorlegik urteak daramate maila handiko probetan parte hartzen. Biak ala biak oso pozik daude Europako Txapelketa etxean jokatuko baita, Irunen kontinenteko lehiak egiteak eragin positiboa izango du. «Kirolari ikusgarritasuna emateaz gain, sekulako giroa egongo da Irunen», nabarmendu dute.

Estatuan jokatu den lehenengo OCRko Europakoa izango da hirikoa. «Nire ustez, Euskal Herrian dugun ingurunea oso ona da, eta bikaina da halako probak egiteko», emozioz, Beorlegik. Landart bat dator: «Horren eredu da Denontzat Racek duen garrantzia. Azken hiru urteetan estatuko oztopo lasterketarik onenaren izendapena izan du».

Gainera, aurtengo berritasun gisa, proba guztiak YouTuben streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. «Apustu argia egin dugu txapelketa zuzenean emateko», adierazi du Landartek. Etxeko sofatik goxo-goxo probak ikusteko aukera izan arren, egun horietan Irunera hurbiltzeko deia egin du. «Giro bikaina izango da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.