2026/5/13

Serko, Hazas eta La Neni ere sanmartzialetan izango dira

Hiru abeslariek Santiago pilotalekuan jarriko duten Gazteguneko karpan kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 26an eta 27an.

"Hondarribiak ez du merezi etengabeko konfrontazioan oinarrituriko politikarik"

Alkateak adierazpen instituzionala egin du gaur, udal gobernuaren izenean. Aurrekontuen harira EAJri gezurra esatea leporatu diote, eta haien jarrera "oso larria" dela adierazi dute.

Ezezagunok antzerki taldeak 2026ko Max Amateur saria irabazi du

Antzerki inklusiboaren esparruan egindako lana saritu dute, sari banaketa ekainaren 1ean izango da Meridako Erromatar Antzokian.

Amuteko eta Mendeluko biribilguneak EAJren ekimen politikoz egingo direla diote jeltzaleek

Maria Serrano bozeramaileak azaldu du EAJk proiektuak bultzatzeko kudeaketa gaitasuna erakutsi duela beste behin.

Ekintzailetza eta merkataritzaren modernizazioa sustatzeko laguntzak, abian

Deialdiaren xedea Hondarribiko jarduera ekonomikoa sustatzea da, hala nola enpresa proiektu berriak abiatzen lagunduz eta dagoeneko martxan daudenak sustatuz, merkataritzan eta zerbitzuetan ikusmira jarriz.

Irugurutzetako labeen interpretazio zentroa inauguratuko dute

Hilaren 22an, ostiralarekin, interpretazio zentro berria irekiko dute, eta asteburuan zehar sarrera doakoa izango da.

Txingudi, herriartekoaren finalaren bila

Zumarraga-Urretxu taldearekin ariko da bertsotan herriartekoaren finalerdian, larunbateko saioa Tolosako Bonberenean izango da, 17:00etatik aurrera.

Txingudiko Elkarte Feministak atzerritartasunaren erregularizaziorako doako laguntza eskainiko du

Bizirunekin elkarlanean, informazio, orientazio eta laguntza zerbitzua martxan jarri dute asteartetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.

Ikusmira proiektua, etxean sentitzeko oinarrizko informazioa

Iritsitako migratzaileak eguneroko bizitzan moldatzeko oinarrizko informazioa emateko eta komunitatea sortzeko egitasmoa da.

Gehiago