2025/10

Txosna bat Urdanibia plazan

Egin daiteke San Tomasetan txosna jartzeko eskaera

Hilaren 31 bitartean izango da eskaria aurkezteko epea, eta onartutako eskabideen artean zozketa azaroaren 12an egingo dute.

Tokiko garapena eta enplegua sustatzeko plan pilotua

Bidasoa Biziriken bidez Irun eta Hondarribiak hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailak bultzatutako prozesu pilotuan.

Presa I etxebizitzak 2026 urte amaieran entregatuko dira

Udaberrian amaituko dute obra. Gainera, udal gobernuak Hondarribia tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu nahi du.

Real Union pasealekuko ontziralekua, konponduta eta handituta

25 metro luze ditu pantalan berriak, eta, guztira, 150 metro koadroko azalera du. Inguruko lohiak ere ponpatu dituzte.

Bide heziketa, "funtsezkoa"

LHko eta DBHko ikasleek nahiz adinekok bide segurtasun irizpideak jasoko dituzte ikasturtean zehar.

San Tomas azokan parte hartzeko eskariak egin daitezke

Azaroaren 10era arte dago San Tomas azokan izena emateko epea. Egoitza elektronikoaren bidez egin behar da kudeaketa.

Larreaundiko auzo elkarteak bat egin du 'Zubia Kirola' programarekin

Goyeneche Fundazioa eta Larreaundiko auzo elkartea batu dira proiektura, eta zenbait pertsona gonbidatu dituzte parte hartzera.

IAM pabiloia eraikitzeko oinarrizko proiektuaren idazketa, esleituta

Proiektua KREAN, S.COOP enpresari esleitu zaio 261.360 euroko prezioan, eta azterlan bat egingo dute lehenbizi proiektua definitzeko oinarriak izan ditzaten.

Bidasoko emakume ekoizleak omendu ditu Laborek

Laboreren ustez, emakumeak elikadura burujabetzaren zutabeak dira, baina oraindik ez dute merezitako aitorpena.

Irungo EAJ "pozik" agertu da Osasun Sailaren kudeaketarekin

Irunen egitekoa den Bidasoko lehen mailako arreta zentroaren erabakia egokia da jeltzaleen ustez, baina badira ere horren kritika egin dutenak.

Inguruko txokoak ilustrazioetan ikusteko aukera gaurtik, Kabigorrin

Miriam Merinok ondu du erakusketa, eta ilustrazioek osatzen dute. Kabigorrin egongo da ikusgai gaurtik azaroaren 23ra bitartean.

Hainbat kalte eragin ditu haizeteak gauean

Benjamin ekaitzak eragindako haize boladek hainbat zuhaitz bota dituzte auzo ezberdinetan. Puntal auzoan teilak erori egin dira.

Gurutze Gorria Martxoak 8 plazan izango da larunbatean

Haien jardueren berri emateko izango dira boluntarioak bertan. Hainbat tailer egingo dituzte.

Zuloaga Etxea Udal Liburutegia

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan

Ostiralean da nazioarteko eguna, eta irakurketa bat egingo dute, goizean. Igandean proiekzio batekin bukatuko dute programazioa.

A25-a antolatzeko bilera egingo du bihar M8 Asanblada Feministak

Bihar (hilak 23) batzarra egingo dute A25-a antolatzeko. 18:30ean izango da hitzordua, Palmera Montero guneko lehen solairuan.

Arratoien ugaritzearen aurrean presaz jarduteko eskatu du EAJk

Jeltzaleen ustez, dagoen karraskari kopuru ugariak osasun publikoko arazo bat ekar dezakete herri osoan zehar.

Antzinako objektu, bilduma eta Vintage azoka, asteburuan, Ficoban

Hilaren 25 eta 26an egongo da azoka hori Ficobako 2. pabiloian. Lau euroko sarrera bat erosi behar da, baina bi egunerako balio du.

Bego Garciak mundu osotik bizitutako abenturak partekatuko ditu irundarrekin

'Zure abenturaren bila' programaren barruko beste saio bat izango da osteguneann Amaia KZn, arratsaldez.

'Manuela, el vuelo infinito' antzezlana egingo dute ostiralean, CBAn

Hilaren 24an izango da emanaldia CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.

Sei milioi euroko balioa dute PSE-EEren proposamenek

Hiri "solidarioa eta atsegina" sendotzea dutela helburu bere proposamenek azaldu du alderdi sozialistak.

Gehiago