2025/10

Osasun Bidasoa Plataforma: "Osakidetzak oraindik ez ditu bete pediatriako arreta eredu berria ezartzeko agindu zituen neurriak"

Apirilaren 13an itxi zuen Osakidetzak Bidasoako Ospitaleko pediatriako larrialdi zerbitzua. Ordutik sei hilabete igaro diren honetan, agindutakoak bete gabe jarraitzen dutela salatu eta betetzeko eskatu du plataformak. 

Palestinaz hitz egiten jarraitzeko, batzarra

Asteazkeneko mobilizazio jendetsuaren balorazio baikorra eginda, Palestinako herria babesteko dinamikei eutsi nahi diete hirian.

Nicolas Guerendiain elkartea, 20 urte errepublikazaletasunari ufada ematen

Eerakusketa, hitzaldia eta Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia prestatu ditu elkarteak datozen egunetarako.

Gran Soleko 'Gato Basque' pintxoak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa

Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean gauzatu da lehiaketaren hogeigarrena. Saria etxean geratu da. Bigarren eta hirugarren sariak Gasteizera joan dira.

SANDRA CUESTA AIZKORBE. ARTISTA.

"Denborarekin beste ikusmirak sortzen dira; hori interesatzen zait"

Maddalen gunea estudio-laborategi bihurtu eta 'Liquid Gogo' proposamen indibiduala garatzen aritu da Sandra Cuesta artista. Hainbat baliabide erabiliz eskulturan aritzeko proposamen berri bat ondu du.

indarkeria matxista

Zarauzko hilketa matxista salatzeko kalera aterako dira

Gaurko (hilak 17, ostirala) elkarretaratzea deitu du Bidasoko M8 Asanblada Feministak, 19:30ean, San Juan plazan.

Dronekin lehiatzeko, Irundik Hego Koreara

FIDA Drone Soccer munduko txapelketa jokatu dute Jeonjun (Hego Korea), eta Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko hiru kide izan dira bertan, bi irakasle eta ikasle bat.

Landa eremuan zein hirietan emakumeen rola aitortzearen garrantzia azpimarratu du Labore Txingudik

Herritarrei tokiko ekoizleak babesteko dei egin diete Labore Txingudi elkartekoek; baita kontsumo kontzientea sustatzera ere.

Hondarribiko ikasleak, Xaren, euskarazko kultura digitalean sakontzen

Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Talaiako DBH4ko ikasleak izan dira bertan.

Antonio Mateo Realen erakusketa inauguratuko dute bihar

Ostiralean (hilak 17) egingo dute inaugurazioa, 19:00etan, Luis Lainsarekin komisariotzapean. Azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Asteburu gazi-gozoa Urgarako kirolarientzat

Emakumeek ekarri dituzte asteburuko albiste onenak. Nagusiek eta mutil jubenilek lehia izan dute, emaitza gazi-gozoekin. 

Irun Hiria Musika Bandaren doako kontzertua, igandean

Sarrera doakoa izango bada ere, gonbidapenak eskuratu beharko dira online bidez.

Rosa Gomez poeta eta idazlea zendu da

Sestaon jaioa, 42 urte zeramatzan Hondarribian. Hainbat poema liburu argitaratu zituen 2004. urteaz geroztik.

Eguberrietako gabon kanten jaialdian edota erakusketan parte hartu nahi?

Irungo Udala aurtengo Eguberrietako jaiei begira jarri da. Jaialdian edo erakusketan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute jada.

Europako migrazio ibilbidea ardatz duen mahai ingurua, ostiralean

Irungo Harrera Sareak antolatu du hitzordua, eta 18:00etan izango da, Palmera Montero Guneko 5. aretoan. Zoom bidez ere jarraitu ahal izango da.

Ehoziri topaketa arrakastatsuaren ondoren, prostituzioari buruzko hitzaldia

284lagun elkartu ziren igandean Emeki Elkarteari esker Jostaldi pilotalekuan. Ostiralean, Kultur Etxean Rosa Cobok hitzaldi bat eskainiko du.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna

Bularreko minbiziaren aurka adierazpen instituzionala egin dute Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk

Gaixotasunaren larritasuna adierazi eta huraren aurka eskumenak dituzten instituzioei "konpromisoa" eta "arreta" eskatu diete.

2019 urteko Hondarribiko Jaietako Mus Lehiaketa

Irungo Atsegiña, musaren epizentro

Datorren astelehenean jokatuko dute LXVI. Irun Hiria Mus Txapelketa elkartearen egoitzan. Ordura arte izango da izena emateko aukera.

Eskualdeko emakumeak squashean murgiltzera deitu ditu Lur-Alai klubak

Igandero doako saioak eskainiko dizkiete hala nahi duten emakumeei. Artalekun bilduko dira, goizez.

Gehiago