Gurutze Gorria Martxoak 8 plazan izango da larunbatean

Haien jardueren berri emateko izango dira boluntarioak bertan. Hainbat tailer egingo dituzte.

Gurutze Gorriko ateak irekiko dituzte larunbatean. Martxoak 8 plazan Gurutze Gorriko kideek haien asanbladaren jardueraren berri emango diete bertaratzen diren herritarrei. Hainbat tailer egingo dituzte. BBB bihotz biriketako berpizte oinarrizkoa erabiltzeko eman beharreko pausuak azalduko dituzte, gizarteratzeko zerbitzuak nolakoak diren erakutsi, eta txikientzako ikuskizunak ere izango dira. 09:00etatik 15:00etara egongo dira bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.