
Sanpedro eta sanmartzialetarako antolatutako egitarau zabalak arrakasta izan duela jakinarazi du Irungo Udalak. Gainera, hainbat berritasun izan dira aurtengo jaietan, harrera ona izan dutenak.

Gizonen eta emakumeen eskifaiek aldaketa mordoa izan dituzte aurten. Gizonek harrobiarekin ordeztu dituzte bajak, eta zertxobait beherago ibiliko dira. Emakumeek play-offa ekidin eta gora begira jarri nahi dute.

Euskarari bultzada emateko asmoz eta klubeko hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz, 'Arrauna eta euskara' hiztegia argitaratu du Hibaikak. Bi hilabeteko bizitza du izendegiak.

Arraunlari moduan eman zituen lehen pausuak Maika Tameronek, baina kirolari modura egindako bidea ez da arraunarekin lotzen duen bakarra, gaur egun KAE eta ETE ligak kudeatzen baititu.

Euskotren eta Eusko Label ligak asteburuan hasiko direnez, jada traineruen liga guztiak martxan izango dira.

2025etik 2027rako Eskola Kirola programaren kudeaketa kontratazioa onartu zuten atzo Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran. Bestetik, etxebizitza arloan bi lan onartu dituzte: Mariana etxeko etxebizitza, aparkaleku eta trastelekua gehitzeko birgaitze lanak eta Iparralde hiribideko 14 zenbakian igogailua jartzeko lanak.

Idoia Mendia eurodiputatu sozialista Europako Parlamentuko Arrantza Batzordean egiten ari den lana balioan jarri eta Europatik sektoreari erantzun bat ematea "funtsezkoa" dela adierazi du Hondarribiko alderdi sozialistak.

Uda jolasen 263 haurrek eta Udabenturan 141 gaztek parte hartuko dute. Edozein zalantza argitzeko Gazteen zerbitzua martxan izango da uztailean zehar.

Hilaren 1ean ireki eta abuztuaren 31n itxiko dute zentroa. Ostegunetik igandera dago irekia, 10:00etatik 14:00etara.

Primitibaren atzoko zozketako txarteletako bat Irungoa da. Palmera Montero estankoan saldu zuten txartela.

Sanpedro eta sanmartzialak bukatu eta egun gutxira, jaien balorazioa egin du alderdi jeltzaleak. Zerbitzu publikoetako langileen eta egitarauan parte hartu duten bolondresen lanaren garrantzia azpimarratu du.