Berdelaren kanpainarekiko kezka adierazi dute Sozialistek
Idoia Mendia eurodiputatu sozialista Europako Parlamentuko Arrantza Batzordean egiten ari den lana balioan jarri eta Europatik sektoreari erantzun bat ematea "funtsezkoa" dela adierazi du Hondarribiko alderdi sozialistak.

Hondarribiko sozialistek kezka adierazi dute berdelaren kanpainarekiko eta biziki eskertu dute Idoia Mendia eurodiputatu sozialista Europako Parlamentuko Arrantza Batzordean egiten ari den lana.
Berdelaren kanpaina “tamalgarria” dela ikusita, Mendiak hirugarren herrialdeek gomendio zientifikoak eta berdelaren kuoten akordioak errespetatzen dituztela bermatzeko neurriak hartzen ari ote diren galdegin zuen Europako Parlamentuan.
Udal Talde Sozialistarentzat “funtsezkoa” da Europatik arrantzaren sektoreko profesionalei entzutea eta laguntzea, esan dutenez, arrantzaleek urteak baitaramatzate berdelaren populazioaren egoeraz ohartarazten. Horregatik “positibotzat” jo dute eztabaida Europara eman izana.
Azkenik, arrantza iraunkorraren eta bidezkoaren defentsa egin dute sozialistek.