95.970 euro Irunera
Primitibaren atzoko zozketako txarteletako bat Irungoa da. Palmera Montero estankoan saldu zuten txartela.

Atzo, hilaren 3an, egindako primitibaren zozketako saria eskualdera iritsi da. Bigarren kategoriako (5+osagarria) bi txartel agertu dira, horietako bat Irunen.
Palmera Montero estankoan saldu zuten txartela, eta erosleak 95.970 euro irabazi ditu.