Bidasoa Interpretazio Zentroa berriz zabalik, udako ordutegiarekin
Hilaren 1ean ireki eta abuztuaren 31n itxiko dute zentroa. Ostegunetik igandera dago irekia, 10:00etatik 14:00etara.

Bidasoa Interpretazio Zentroak udarako ateak ireki ditu. Hilaren 1ean ireki zuten, eta abuztuaren 31ra arte mantenduko dute. Bidasoa ibaiaren “historia, ondarea eta aberastasun naturala” bertako eta bisitariei erakusteko gunea da, Mugarik gabeko turismoa proiektuaren baitakoa.
Hizkuntza ugaritan eskuragarri dagoen erakusketa ibilbidea egin daiteke zentroan, “Bidasoa ibaiaren bilakaera historikoa eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako garapenean izan duen eragina ulertzeko aukera emanez”.
Abuztua bukatu arte zubi edo jaiegun ez diren ostegun eta ostiraletan, eta larunbat eta igande guztietan egongo da irekia zentroa, 10:00etatik 14:00etara. Udaz kanpo, ordea, Aste Santutik ekainaren 30era eta irailaren 1etik abenduaren 20ra bitartean egongo da irekia ostegun eta ostiraletan, udako ordutegi berarekin.