2023/4/4

Itsasoari lotutako hamaika tailer, zozketa eta erakustaldi hilaren 29an

Itsasoratu jardunaldiak kirol kaia hartuko du hil bukaeran. Erakustaldi, tailer, zozketa eta deskontuz betetako jardunaldia izango da, "itsasoarekiko pasioaz eta aisialdi nautikoko hainbat jarduerez gozatzeko".

[Lan eskaintza] OARSO BIDASOKO HITZAk komertziala behar du

Interesa duenak bidali curriculuma apirilak 23a baino lehen helbide honetara: oh@hitza.eus

Aire zabaleko denboraldiari hasiera eman dio BATek

Zenbait dominekin itzuli dira bidasoarrak Durangon jokatutako Euskadiko Kluben Txapelketatik.

Hitzordu bikoitza izango dute errugbi zaleek hilaren 15ean

Nazioarteko Errugbi Eskolen Topaketa egingo dute Irunen, Txingudi Errugbi Taldearen egitasmoz. Goizean haurrek partidak jokatuko dituzte eta arratsaldean San Juan plaza hartuko dute.

Aberri Eguna ospatzera deitu du Irungo EAJk

Batzoki aurrean ospatuko dute eguna jeltzaleek, 12:00etatik aurrera. Ikurrinaren igoerarekin hasiko dute eguna.

Irun Ekintza itunaren gaineko balantzea egin du udalak

Iazko balorazioaz gain, egitasmoaren barruko hurrengo pausoak iragarri ditu Miguel Angel Paezek. Itunak "hainbat ekintza sustatuko" dituela gaineratu du, 1.628.782,25 euroko aurrekontuarekin.

"Datozen asteetan" hasiko dira Anakako espaloi berriak zolatzen

Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Obretako ordezkariak Anakako obren lehenengo mugimenduen egoera ezagutzeko bisita egin dute.

Aberri Egunera joateko autobusak antolatu ditu EH Bilduk

Igandean Iruñean (Nafarroa) ospatu eta aldarrikatuko den Aberri Egunera joango dira bidasoarrak. Bost euro ordaindu beharko dira autobus zerbitzurako.

Aste Santuko oporraldian obrak egingo dituzte CBAn

Bigarren fase barruko obrak hasiko dituzte bihar. Obretarako oinezkoen zirkulazioa murriztu beharko dutela jakinarazi du udalak.

Gehiago