Aberri Egunera joateko autobusak antolatu ditu EH Bilduk
Igandean Iruñean (Nafarroa) ospatu eta aldarrikatuko den Aberri Egunera joango dira bidasoarrak. Bost euro ordaindu beharko dira autobus zerbitzurako.
Igandean Iruñean (Nafarroa) ospatu eta aldarrikatuko den Aberri Egunera joateko autobusak antolatu ditu Bidasoko EH Bilduk. Bertan “maite dugun herria eta Euskal Errepublika eraikitzeko konpromiso kolektiboa” erakutsiko dute zientoka herritarrek, eta bidasoarrek ez dute hitzordua galdu nahi izan.
Iruñeko manifestazioa 12:00etan abiatuko da, Golem zinema aretoetatik. Mobilizazioaren ondoren, jai giroa izango da nagusi, egun osoko egitaraua antolatu baitute, haur, gazte eta helduentzako jarduerekin.
Hondarribitik abiatuko da autobusa, 10:00etan, Miramar parean jasoko ditu herritarrak. 10:15ean berriz, Irungo San Juan plazan geldialdia egingo du autobusak, irundarrak jasotzeko. Bost euro ordaindu beharko dira.
Izena emateko helbide honetara idatzi edo formulario hau bete beharko da.