Bigarren fase barruko obrak hasiko dituzte bihar. Obretarako oinezkoen zirkulazioa murriztu beharko dutela jakinarazi du udalak.

CBAko bigarren fasea aurrera doa. Irungo Udalak jakinarazi du Aste Santuko oporraldia probestuko dutela obaloko pasarela birgaitzeko lanak hasteko. Horretarako oinezkoen zirkulazioa murriztu beharko dute.
Hala, “erabiltzaileak egungo baldintzetan ibil daitezen”, sartzeko behin-behineko eskailera bat muntatuko dute.
Bihar bitarte muntatuko dute eskailera lagungarria eta erabiltzaileak egun bezalaxe sartu ahal izango dira. Hilaren 11n (asteartea da) aldiz, kanpoaldeko pasarela itxiko dute, eta erabiltzaileak obrako behin-behineko eskaileratik bideratuko dira. Igogailua ere erabilgarri izango dela aurreratu dute.
Bestalde, udaleko iturriek erantsi dute eskailerak ate bat izango duela sarreran, “ohiko ordutegietan itxiera baldintzak mantentzeko” asmoz.