Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Irun Ekintza itunaren gaineko balantzea egin du udalak

Iazko balorazioaz gain, egitasmoaren barruko hurrengo pausoak iragarri ditu Miguel Angel Paezek. Itunak "hainbat ekintza sustatuko" dituela gaineratu du, 1.628.782,25 euroko aurrekontuarekin.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2023/04/04

Irungo Udalak Irun Ekintza Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren gaineko balorazioa egin berri du. Balorazioaz gain, egitasmoaren barruko hurrengo pausoak iragarri ditu Miguel Angel Paezek. Otsailaren 21ean aurkeztu zuen balantzea Kontseilu Nagusian. Gaurko agerraldian, Paezekin batera Mondragon Unibertsitateko Lander Beloki eta Irun Ekintza itunaren mahaiko koordinatzaile Ismene Tapia izan dira.

“Irun Ekintzan tokiko ekonomia sustatzeko lan egiten duten instituzio, enpresa, prestakuntza zentro eta entitate sozialak koordinatzen dituen foroa da. Sareko lanari esker, hiri gisa hazten jarraitzeko, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta sektore guztien beharrei erantzuteko baliabideak optimizatzen ditugu, zaurgarrienen laneratzea gogoan betiere”, esan du Paezek. Irun Ekintza itunaren helburu orokorra “hiriko ekonomia eta gizartea modu jasangarrian suspertzeko baldintzak sustatzea” dela gogorazi du ordezkariak, “elkarlanean oinarritzen den sistema ekonomiko berritzaile eta zirkular baten alde” egiten dutela, “non gure enpresak talentuari eusteko eta hura erakartzeko gai diren eta pertsona guziek duten lekua”.

Itunak “hainbat ekintza sustatuko” dituela gaineratu du, 1.628.782,25 euroko aurrekontuarekin. Gainera, aldi baterako 75 bat kontratu sustatu ahalko dituztela erantsi du Paezek.

Iaztik Lander Belokik ekonomia zirkularrean ekintzailetza ekintzak eta enpresa berriak finkatzeko eta eredu eraginkorretarantz eraldatzeko egindako ekintzak nabarmendu ditu ordezkariak, baita enpresa finkatuetan eraginkortasuna eta digitalizazioa sustatzeko ekintzak ere.

Ismene Tapiak, berriz,  iazko prestakuntzako jardueretako batzuk zehaztu ditu, hala nola, eskorgak gidatzeko ziurtagiria eta IT txartela eskuratzekoak, elikagaien manipulazioari buruzkoa, ostalaritza eta turismorako frantses eskolak eta eraikuntza lanetako arriskuen prebentziorako ikastaroa.

Azkenik, Paezek 2023ko jarduerak errepasatu ditu. Batetik, ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera igarotzea bultzatzeko neurriak hartuko dituztela esan du, “gure egitura ekonomikoa gizartearen eskakizun berrietara eta araudi berrira egokitzeko”. Bestetik, udalak enplegua sortzeko hainbat neurri hartzeko asmoa duela ere adierazi du.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.