2022/10/10

Aurrerapausorik ez garbitzaileen eta enpresaren arteko negoziaketan

Urriaren 4ko bileran egindako proposamena atzera bota eta irailean baino proposamen xumeagoa egin du ISS Facility Servicesek.

Fenomena festibalean "oso giro atsegina" sortu da

1.000 pertsona inguru hurbildu ziren rocka ardatz duen festibalaz gozatzera. Fenomena Kultur elkarteko kideak festibalaren balorazio positiboa egin dute.

Hondarribia Grand Slamak baditu txapeldunak

Larunbatean borobildu zuten zesta puntako denboraldia Hondarribia Grand Slamaren final handiarekin. Barandika eta Lopezek eskuratu zuten txapela.

Zaisa Txingudik sasoiko lehena lortu du

Bidasoarrek nagusitasunez irabazi zuten Iruñean La Unica B-ren aurka (5-35) partida uneoro kontrolpean izan ondoren.

Kabigorrik udazkeneko egitaraua osatu du, 25. urteurrenean

Dantza garaikdiea, Oskar Matuteren hitzaldia edota helduentzako txotxongiloez gozatu ahalko da.

Urria eta azaroan ere, Haurrak Parkean programa

Euria ez da aitzakia izango eta estalpeak proposatu dituzte aisia euskaraz egin ahal izateko urria eta azaroan ere.

Bidasoko harrobia Euskadiko selekzioarekin aritu da

Elaia Tapia, Alaine Agerralde, Naia Llorente eta Leire Martiarenak jaso zuten ordezkatzeko deia. Taldea bigarren izan zen.

Urrian, hainbat jarduera Oiasso Museoan

Oiasso Museoak Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu diren jarduerekin bat egin du. Bisitak eta txango arkeologikoak prestatu dituzte.

Aste honetan hasiko dira Euskaraldia hasi bitarteko jarduerak

Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, baina ordura arte hainbat jarduera prestatu dituzte; ostegunean hasiko da lehena.

Iker Altuna eta Adrian Arrutirekin, bertso afaria Muara Elkartean

Bertso afarirako sarrerak 630027343 zenbakira deituta eskuratu ahal izango dira. Hilaren 13ra arte erreserbatu ahalko da.

'HaurARTEan' tailerrak, errespetuzko hazkuntzan ardaztuta

Hiru tailer antolatu dira guraso eta hezitzaileentzako Palmera Monteron udazkenean zehar. Helburua da familietan harreman osasungarriak sortzea eta garapen positiboa bultzatzea.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-10-7)

Urriak 7ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Musika eta literatura uztartuko dituzte Oiasso Museoan

Emakume Idazleen egunaren testuinguruan, Katixa Agirre idazlea eta Maite Larburu musikaria kontu eta kantu ariko dira larunbatean, 19:00etan.

Gehiago