Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'HaurARTEan' tailerrak, errespetuzko hazkuntzan ardaztuta

Hiru tailer antolatu dira guraso eta hezitzaileentzako Palmera Monteron udazkenean zehar. Helburua da familietan harreman osasungarriak sortzea eta garapen positiboa bultzatzea.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2022/10/10

Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak ‘HaurARTEan’ programaren esparruko errespetuzko hazkuntzan oinarritutako hiru tailer antolatu ditu udazkenean guraso eta hezitzaileentzako. ‘HaurARTEan’ programaren helburua da tokiko ikaskuntza komunitate bat izatea, haurren eta nerabeen eskubideak ardatzean jartzen dituena. Gauzak horrela, urritik abendura egingo diren hiru tailerrak guraso eta hezitzaileentzako dira, eta horien asmoa da familietan harreman osasungarriak sortzea eta garapen positiboa bultzatzea.

Santi Jimenez ordezkariak eman zuen tailerren berri, eta horien inguruko xehetasunak eman zituen: “Baliabide horien bidez, lortuko duguna da gurasoak gai izatea batzuetan ulertzen ez dituzten egoerei aurre egiteko. Betiere positibotasunean oinarritutako estrategia adeitsu batetik, gure seme-alabek harremanak izateko modu berriak ikas ditzaten, beraien autoestimua areagotzeko eta autonomoago izateko, beren kabuz balia daitezela. Udaletik horrelako ekimenak sustatzen jarraituko dugu, gure haurrak baitira hiriaren etorkizuna”.

Saioak profesionalek emango dituzte, eta heziketa digitalarekin lotutako hainbat gai landuko dituzte. Tailer guztiak doakoak dira, eta Palmera Montero gunean izango dira, 17:30etik 19:30era. Izen-emateak irekita daude dagoeneko, eta Irungo Udaleko webgunetik egin behar dira. Horrez gain, udaletik zehaztu dute, kontziliazio zerbitzua eskainiko zaiela 3 eta 8 urte bitarteko haurrak zaintzen dituztenei.

Hilaren 21ean egingo da lehen saioa. Marisa Moya hezitzaileak eta diziplina positiboan erreferente denak, lerro horren estrategiei eta printzipioei buruz hitz egingo du. Bigarren tailerra azaroaren 3an izango da, eta Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta komunikazio ez bortitzean adituak hartuko du parte. Saio horren ardatza izango da zer garrantzitsua den gure buruarekin eta besteekin guk nahi dugun komunikazioa lortzea. Azkenik, hirugarren saioa abenduaren 1ean egingo da. Sharlotte Limodin parentalitate sortzaileko hezitzaile eta aholkularia izango da bertan, eta haurren autoestimua autoerregulazioan lagunduz bultzatzeak duen garrantzia izango du hizpide.

Honakoa da programazio osoa:

Urriak 21: Ulertu eta egin; irmotasunez eta lainotasunez hezteko erronka.

  • Hizlaria: Marisa Moya, hezitzailea eta diziplina positiboan aditua.
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era.
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz.
  • Lekua: Palmera Montero.

Azaroak 3: Komunikazio ez bortitza.

  • Hizlaria: Nerea Mendizabal, hezitzailea eta komunikazio ez bortitzean aditua.
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniara itzulia.
  • Lekua: Palmera Montero.

Abenduak 1: Autoestimua indartzea autoerregulazioan lagunduz.

  • Hizlaria: Sharlotte Limodin, hezitzailea eta parentalitate sortzaileko aholkularia.
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era.
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz.
  • Lekua: Palmera Montero.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.