Musika eta literatura uztartuko dituzte Oiasso Museoan

Emakume Idazleen egunaren testuinguruan, Katixa Agirre idazlea eta Maite Larburu musikaria kontu eta kantu ariko dira larunbatean, 19:00etan.

Musika eta literatura uztartuko dituen emanaldi bat antolatu du Oiasso Museoak larunbatean, hilak 15, 19:00etan, museoko egoitzan. Emanaldi hori Emakume Idazleen egunaren testuinguruan txertatzen da, eta Katixa Agirre idazlea eta Maite Larburu musikaria ateen inguruan ariko dira kontu eta kantu, euskaraz.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapen bidez eskuratu behar da. Larunbatean bertan jaso daitezke, 10:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.