Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
AisiaEuskara

Urria eta azaroan ere, Haurrak Parkean programa

Euria ez da aitzakia izango eta estalpeak proposatu dituzte aisia euskaraz egin ahal izateko urria eta azaroan ere.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/10/10

Familia Ola eta Haurrak parkean programen baitan datozen asteetan egingo dituzten jardueren berri eman du Euskara saileko ordezkaria Miren Etxebeste, Josebe Araña, udaleko hizkuntza normalkuntzako teknikaria eta Itsaso Bakedano, Hezten enpresaren ordezkariak.

Familia OLA

Familietan euskararen transmisioa bermatzeko asmoarekin sortu zuten Familia Ola programa 2009an, eta bereziki 2 eta 8 urte bitarteko alaba eta semeak dituztenei zuzendutakoa da.

Euskararen erabilera espazio formaletatik kanpora da sustatu nahi dutena eta horretarako sukaldaritza tailerrak, eskulanak eta txangoak antolatzen dituzte. Parte hartzeko Irunen erroldatuta edota Irungo ikastetxe batean matrikulatuta egon behar da. Horrez gain, urriaren 30a baino lehen eman behar da izena. Honako hauek dira datozen asteetan egingo direnak: 

  • Gorputz adierazpen tailerra. Azaroaren 15 eta 17an, 17:30etik 19:00etara. Gorputz-adierazpena ardatz hartuta, arratsaldea joko kolektiboekin eta musikarekin pasatuko dute familian.
  • Donostiako Aquariumera irteera. Azaroaren 20ean, 11:00etan.
  • Ekintzak ilustratzeko tailerra. Azaroaren 22 eta 25an, 17:30etik 19:00etara. Jone Taberna artista izango da tailerraren gidaria eta artelanak sortzeko aukera egongo da.

Haurrak parkean

Euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea du xede egitasmo honek. Horretarako, familiak eta zaintzaileek parkeetan euskaraz jolasteko ohitura hartzea bultzatu nahi dute.

Izena ematen duten haurren adinaren arabera osatzen dituzte taldeak, baina normalean bi talde sortzen direla azaldu dute; 3 eta 5 urte bitarteko haurrena eta 6 eta 9 urte bitartekoena. Lehenengo taldean jolastu egiten dute bakoitzaren zaintzaileekin eta bigarrengoan bi hezitzaile egoten dira jolasak egin ahal izateko. Jolas egunak hauek dira:

  • Urriak 19, 26 eta azaroak 2 eta 9, asteazkenak. Nagore Laffage parkean, Palmera Monteron. Euria egingo balu aterpean egingo da jarduera. Egun berean baita ere Partxis parkean, Elitxun.
  • Urriak 21, 28 eta azaroak 4 eta 11, ostiralak. Kateako pilotalekuan eta San Juan plazan. Azken kokaleku honi dagokionez, euria egiten badu udaletxeko arkupeetan elkartuko dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.