Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urrian, hainbat jarduera Oiasso Museoan

Oiasso Museoak Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu diren jarduerekin bat egin du. Bisitak eta txango arkeologikoak prestatu dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2022/10/10

Irungo Udaleko Kultura sailak jakinarazi du Oiasso Erromatar Museoak bat egin duela Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu diren jardueren eskaintzarekin. Egitasmo horren helburua da ondareaz modu jasangarrian gozatzera animatzea, ondarea zaindu eta belaunaldi berriak hartaz gozatzen jarrai dezaten bermatzeko.

Alde batetik, Oiasso Museoak Irugurutzetako meatze barrutia eta Aiako Harriak natur ingurunea ezagutzera animatu nahi ditu herritarrak bisita bidez. Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala kiskaltzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatze ustiapenak erromatarren garaian hasi ziren, eta Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturak, berriz, garai industrialekoak dira.

Bisita horiek larunbatero izango dira, 11:00etan, meategiak dauden paraje naturalean bertan. Oiassok bisitariei Irugurutzera bizikletaz bertara daitezen proposatu die. Bisiten prezioa 5,50 eurokoa izango da helduentzat, eta 3,85 eurokoa 6-14 urte bitartekoentzat. Erreserbak 24 ordu lehenago egin behar dira, 943 63 93 53 telefonora dei eginez.

Bestalde, Oiassok txango arkeologikoa antolatu du Arabara hilaren 22an, larunbata. Irteera horretan Iruña-Veleiako eta Arkaiako aztarnategi arkeologikoak eta BIBAT Arabako Museo Arkeologikoa ezagutuko dira. BIBATen, gainera, ‘Tutankamon, 100 urtez liluratuta’ erakusketa bisitatuko da. Erakusketa hori Egiptoko faraoiaren hilobia aurkitu zuteneko mendeurrena ospatzeko antolatu dute. 

Arabako irteeraren prezioa 60 eurokoa da pertsonako, eta prezio horren barruan sartu dituzte autobuseko joan-etorria, aztarnategien eta museoaren bisitak, bazkaria eta bidaia asegurua.

Tokia erreserbatzeko, museora deitu beharko dute interesdunek (943 63 93 53). Erreserba eginda, esku dirutan, txartelarekin edo banku transferentzia bidez ordaindu beharko da. 30 pertsonarentzako taldea osatzea dago aurreikusita, eta bidaia bertan behera utzi ahal izango da zifra horretara iristen ez bada. Informazio gehiago Oiasso Museoaren webgunean edo 943 63 93 53 telefonoan aurkituko dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.