2021/10/22

[Erreportajea] Errugbian ere, oztopoei aurre

Eskualdeko emakumeei errugbian aritzeko aukera bermatu nahi die Txingudi errugbi taldeak, horietako askok jokatu nahi baitute. Egun berezia antolatu dute azaroaren 1erako.

"Azpikontratazioek herritarrentzako funtsezko zerbitzuen kudeaketan arazoak baino ez ditu eragiten"

Zerbitzu publikoetan azpikontratazioak saihestu behar direla uste du Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUk, eta kudeaketa eredu eraginkorrena publikoa dela defendatu dute.

Diskriminazio anizkoitza jasaten duten emakumeen errealitatea jakiteko azterlan bat aurkeztu du udalak

Indarrean dagoen Berdintasun Planari jarraituz, hiriko emakumeek jasaten dituzten diskriminazio aniztunak aztertu ditu Parean Elkarteak, udalak eskatuta. Azterketaren ondorioak azaldu ditu gaur Miren Etxebeste Berdintasun ordezkariak.

Etxeko Arreta Zerbitzua zonifikazioaren bitartez eramango dute

Modu horretara, zerbitzua hobetzea du helburu udalak. Lantaldetan banatuko dira, eta bakoitzak eremu batean lan egingo du.

Jabier Muguruza

'Dodoa' diskoa argitaratu du Jabier Muguruzak Iñigo Astizekin batera

Haurrentzako musikaren ibilbideari jarraitu dio Jabier Muguruzak eta hamar kantu sortu ditu Iñigo Astizen poesia musikatuz.

Areagotutako errealitatea
Zubieta

Hondarribiko Campusa sortzea aztertuko du parke teknologikoen administrazio kontseiluak

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Zubieta lursailean Hondarribiko Campusa sortzeko proposamena eta bideragarritasuna aztertzeko konpromisoa hartu du.

Teresa Errandonea. Atleta

[Elkarrizketa] "Oso eskertuta nago, nire onena ateratzeko gai izan direlako"

BATek omenaldia egin dio Tokioko Olinpiar Jokoetara eraman dion ibilbideagatik zoriontzeko. Klubaren urrezko intsignia ere jaso du Josema Soto BATeko presidentearen eskutik.

Igor Ortega
IGOR ORTEGA. MU-KO DOKTORE ETA IKERTZAILEA

[Elkarrizketa] «Helburua interes indibidual eta kolektiboaren arteko oreka zen»

Arrasaten sortutako kooperatibismoaren ereduak mugimendu kooperatiboari egindako ekarpena aztertu du. «Eraldaketa sozialerako tresna» izateagatik arrakastatsua izan dela uste du hondarribiarrak.

Xabier Alkiza Pantailak Euskaraz-ko kidea.
XABIER ALKIZA. PANTAILAK EUSKARAZ-KO KIDEA

[Elkarrizketa] «Plataformen trena badoa, eta horri heltzeko funtsak behar dira»

‘Mundu guztiak espero duen estreinaldia’ lelopean aurkeztu zuten atzo Pantailak Euskaraz egitasmoa, Blagan elkartearen eskutik. Ikus-entzunezko euskarazko edukien eskasiak bultzatuta abiatu dute dinamika hainbat eragilek.

'Ondarea' bildumaren erakusketa, Amaia KZn

Hiriko ondarea ezagutzeko eta honen zaintzaren garrantzia nabarmentzeko 'Ondarea' erakusketa zabaldu dute gaur Amaia KZn.

'Amua' antzezlanaren teaserra.

[Bideoa] Maitasunaren inguruko 'Amua' antzezlana ikusgai egongo da etzi

Axut! eta Artedrama konpainiek ekoitzitako lana da 'Amua'; Maite Larburu eta Manex eta Ximun Fuchs anaiak dira protagonistak.

Via Irun baliatuz mugikortasun jasagarriarekin lotutako jarduera berriak sustatu nahi dituzte

KOLAB programaren bidez bultzatuko dute egitasmoa, eta sorkuntzarako nahiz elkarlanean aritzeko gune izan nahi du. Hainbat tailer egingo dituzte hurrengo asteetan.

AP8ko Katea Aireportua irteera itxita egongo da bihar gauetik aurrera

Bihar gaueko 21:00etatik igandeko 17:00ak arte itxita egongo da Katea Aireportua ordainlekua. Bitartean, Behobiako irteeran edo Oiartzungo 11. irteeran atera beharko dute ibilgailuek.

Leka Enea

Europe Cupen lehen fasea jokatuko du Leka Eneak

Gaurtik igandera jokatuko ditu Europe Cupeko lehen faseko partidak, Le Grand-Quevillyn (Frantzia). Etxeko taldea, Grand Quevelly, Vedrinamur, Reus eta Boa Hora izango ditu aurrean talde irundarrak.

Goizean, adinekoen egoitzetan greban

Hilaren 28rako eta azaroaren 12rako grebak deitu ditu ELA sindikatuak adinekoen egoitzetan. Horri begirako mobilizazioak egin dituzte gaur goizean.

Futbola

Asteburuko kirol agenda

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.

Gehiago