Europe Cupen lehen fasea jokatuko du Leka Eneak

Gaurtik igandera jokatuko ditu Europe Cupeko lehen faseko partidak, Le Grand-Quevillyn (Frantzia). Etxeko taldea, Grand Quevelly, Vedrinamur, Reus eta Boa Hora izango ditu aurrean talde irundarrak.

Leka Enea Leka Eneako jokalari bat.

European Cupeko lehen fasea jokatzen hasiko da gaur bertan Leka Enea. Lehen faseko partida guztiak asteburu honetan jokatuko dituzte, Le Grand-Quevellyren egoitzan. Aurrean etxeko taldea bera, Grand Quevelly, Vedrinamur (Belgika), Reus (Herrialde Katalanak) eta Boa Hora (Portugal) izango ditu.

Lehenengo partida Boa Horaren kontra izango du gaur. Momentu honetan jokatzen ari da, eta zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez webgune honetan.

Lehia bikoitza izango du, gaur, eta arratsaldean Reusen kontra lehiatuko da, 18:30etik aurrera.

Larunbatean, 11:30ean, etxeko taldea izango du aurrean Grand Quevelly, eta, igandean, Vedrinamur, ordu berean.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.