AP8ko Katea Aireportua irteera itxita egongo da bihar gauetik aurrera

Bihar gaueko 21:00etatik igandeko 17:00ak arte itxita egongo da Katea Aireportua ordainlekua. Bitartean, Behobiako irteeran edo Oiartzungo 11. irteeran atera beharko dute ibilgailuek.

AP-8ko Katea Aireportua ordainlekua itxita egongo da larunbat gauean.

Bihar 21:00etatik igandeko 17:00etara AP8ko Irun Katea Aireportuko irteera itxita egongo dela adierazi du aldundiak. Behobia eta Irungo ordainleku nagusian egiten ari diren zorua konpontzeko lanen eraginez ezingo dela bertatik igaro azaldu dute.

Bitartean, Ipar Euskal Herritik Irunera doazen ibilgailu arinak Behobiako 0 ordainlekutik irten beharko dute, eta NA-121 edo G-636 errepideetatik jarraitu. Ibilgailu astunek, aldiz, autobidetik jarraitu beharko dute Oiartzungo 11. irteeraraino, eta G-636 errepidean Irungo noranzkoa hartu.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.