Goizean, adinekoen egoitzetan greban

Hilaren 28rako eta azaroaren 12rako grebak deitu ditu ELA sindikatuak adinekoen egoitzetan. Horri begirako mobilizazioak egin dituzte gaur goizean.

ELA sindikatuak grebarako deia egin du hilaren 28rako eta azaroaren 12rako adinekoen egoitzetan. Gizarte zaintza azpiegitura horietan langile gehiago behar direla adierazi nahi dute bi eguneko lanuzte horiekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritzia kontrajarriz.

Bi greba egun horien harira, gaur goizean protesta ekintzak egin dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat egoitzatan, zehazki Errenteria-Oreretako Sanmarkosenen, Oiartzungo Petra Lekuonan, eta Irungo Gurutze Gorrian. Bertakoak dira ondoko irudiak, ELA sindikatuak jasotakoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.