Pantailak Euskaraz nahi dituztela aldarrikatuko dute ostegunean

Blagan euskara elkarteak antolatuta, Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute bultzatzaileek etzi, Kultur Etxean aurreikusitako ekitaldian.

Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute ostegunean.

Pantailak Euskaraz aurkeztuko dute ostegunean.

Pantailak Euskaraz egitasmoa aurkeztuko dute Hondarribian etzi, ostegunarekin, Kultur Etxean (19:00). Blagan euskara elkarteak proposatutako hitzordua da ostegunekoa, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko dinamika eta sinadura bilketaren berri ematea da helburua. Abendurako 25.000 sinadura jaso nahi ditu taldeak. EiTBn zein kate eta plataforma pribatuetan euskarazko edukien eskasiak bultzatuta sortu zuten dinamika aurtengo ekainean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.