San Pedro egunarekin bat eginez Hermandade pareko plazatxoan ekitaldia burutu dute gaur eguerdian Hondarribiko Udalak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak, Emekik eta sare konpontzaileek.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Kontingentzia Plana nahikoa ez dela salatu du Irungo Harrera Sareak. Plan honetan soilik "pertsona onargarriak" artatzea aurreikusi dutela diote amorruz.
Sei bertso eta musika emanaldi izango dira udan zehar, Gipuzkoako zenbat sagardotegitan; uztailaren 24an, Ola sagardotegian.
Bigarren urtez jarraian balkoi eta leihoak apaintzeko lehiaketa egin du Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak. Sari banaketa egin dute gaur.
Espainiako Lehen Mailara lortutako igoera dela-eta harrera egin diete Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak.
238 migratzaile hartzeko plana prestatu du Eusko Jaurlaritzak Irunen, eta ehun, Hondarribian. Hiru agertoki bereizi dituzte udako kontingentzia planean.
Atzoko LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, Irungo Sozialistek gogorarazi dute, EAEn %284 hazi direla sexu orientazio eta identitatearen kontrako delituak.
Su Txikian talde feministak deitu du elkarretaratzea, 19:00etan, San Juan plazan.
Atzoko Harrotasunaren Egunaren harira Irungo Sortuk irakurketa bat elkarbanatu nahi izan du irundarrekin. Bide batez, udal gobernuaren jarrera salatu dute, "egitasmo sinbolikoak eta egiturazko kritikak egin gabe" ari dela dio.