2020/11/11

Etxetik bisitatu beharko da aurtengo Be Veggie azoka

Online bidez jarraitzeko edizioa antolatu dute. Abenduaren 5 eta 6an egingo dute, Ficoban.

Gaurko partida atzeratu dute, Bidasoan COVID-19 positibo bat atzeman ostean

Gaur Artalekun BM Benidorm taldearen aurka jokatzekoa zen Asobal ligako partida atzeratzea erabaki du federazioak.

301 langabe gutxiago daude Bidasoan

Urriko datua ona izan arren, azken 12 hilabetetakoa eskasa da: orotara, 710 herritar gelditu dira lanik gabe urtebetean Bidasoan.

Online bidez eskainiko dute hurrengo autodefentsa feminista ikastaroa

Hiru egunez luzatuko dute ikastaroa: hilaren 27an eta abenduaren 4 eta 11n bilduko dira, modu telematikoan.

Tatuajez bete dute Martindozenea Gaztelekua

'Radical' izeneko erakusketa inauguratuko dute larunbatean. Soilik gaztelekuko erabiltzaileek bisitatu ahal izango dute; gainerako herritarrek online bidez egin beharko dute.

Erribera inguruko erreka garbitzen eta drainatzen ari dira

Alboetan zegoen lohia mugitu eta kendu egin dutela argitu dute. Era honetan, Puntalean eta aireportuan itsasoratzen den ura irisgarriagoa da eta baratzetako uholdeak gutxitzen dira.

Belarriprest eta ahobizi tailerrak gaur hasiko dira

Guztira bost tailer izango dira: bina belarriprest rolarentzat, beste bi ahobizi direnentzat eta bat bai ahobizi bai belarriprestentzat.

COVID-19 datuak, atzo: 34 positibo gehiago Irunen, eta 11 Hondarribian

Datu horien ondorioz, azken egunetako 100.000 biztanleko tasa pixka bat jaitsi da Irunen, eta apal bada ere, gora joan da Hondarribian.

Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du larunbatean

Gipuzkoako EH Bilduko koordinatzaile Eneko Maioz gonbidatu dute, urte politiko berriaren erronkak aztertzeko.

Gehiago