301 langabe gutxiago daude Bidasoan
Urriko datua ona izan arren, azken 12 hilabetetakoa eskasa da: orotara, 710 herritar gelditu dira lanik gabe urtebetean Bidasoan.
Urriaren 31n Bidasoan 4.673 pertsona zeuden lanik gabe. Irailaren 30ean 4.974 ziren langabeak. Beraz, urriko balantzea da 301 pertsonatan jaitsi dela langabezia eskualdean. Tasa %12,58koa da. Ikusi beharko da osasun segurtasun neurri berriek zein eragin izango duten enpleguan azaroan zehar.
Iazko urriaren bukaerako datuekin alderatuta emaitza ez da ona. 2019ko urriaren azken egunean Bidasoko langabeak 3.963 ziren, %10,7ko tasarekin. Beraz, urtebetean 710 pertsonak geldu dute euren lana.
Gipuzkoan, guztira, 36.761 pertsona daude lanik gabe Lanbidek eman dituen azken datuen arabera, %10,49ko tasarekin. Bidasoa, beraz, herrialdeko batezbestekotik gora dago.