Belarriprest eta ahobizi tailerrak gaur hasiko dira
Guztira bost tailer izango dira: bina belarriprest rolarentzat, beste bi ahobizi direnentzat eta bat bai ahobizi bai belarriprestentzat.
Euskaraldia hasteko hamar egun baino gutxiago falta dira, eta gaur hasiko diren tailerren egutegia aurkeztu dute.
Guztira bost tailer antolatu dituzte, bina ahobizi edo belarriprest izango direnentzat dir, eta beste bat biak batera aritzeko. Talde guztiak hogei pertsonakoak izango dira gehienez.
Egutegiari dagokionez, honakoa da proposamena:
Belarriprest tailerrak (Kultur Etxea):
- Azaroak 11,asteazkena, 18:30tatik 20:00etara
- Azaroak 18, asteazkena 18:30tatik 20:00etara
Ahobizi tailerrak (Kultur Etxea):
- Azaroak 12, osteguna 18:30tatik 20:00etara
- Azaroak 19, osteguna 18:30tatik 20:00etara
Ahobizi eta Belarriprest tailerra (Itsas Etxea Auditoriuma):
- Azaroaren 25a, asteazkena 18:30tatik 20:00etara.
Izena ematea derrigorrezkoa dela oroitarazi dute, segurtasun neurriak betetzeko ezinbestekotzat jo dute.