Gaurko partida atzeratu dute, Bidasoan COVID-19 positibo bat atzeman ostean
Gaur Artalekun BM Benidorm taldearen aurka jokatzekoa zen Asobal ligako partida atzeratzea erabaki du federazioak.
Argazkia: Raul Fonseca. Bidasoa eskubaloi taldeak gaur (hilak 11) BM Benidorm taldearen aurka jokatzekoa zuen partida atzeratzea eskatu du, taldean COVID-19 kasu bat atzeman ostean. Bada, Espainiako Federazioko Txapelketa Batzorde Nazionalak partida atzeratzea adostu berri du, beraz, gaur ez partidarik jokatuko Artalekun. 18:30ean zen jokatzekoa.

