Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du larunbatean
Gipuzkoako EH Bilduko koordinatzaile Eneko Maioz gonbidatu dute, urte politiko berriaren erronkak aztertzeko.
Larunbat honetan (hilak 14) Palmera Montero Guneak Irungo EH Bilduren Herri Batzarra jasoko du. 2. aretoan egingo dute, 11:00etatik aurrera. Eneko Maioz Gipuzkoako EH Bilduko koordinatzailea gonbidatu dute ekitaldira, urte politiko berriaren erronkak aztertzeko.
Neurri zorrotzak hartuko dituzte batzarrean. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da eta segurtasun distantziak mantenduko dira. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.