
Ezagutzen ez dutenentzat, jaialdiko ezusteko atseginenetakoa izango dira, seguru. Travellin’ Brothers talde bizkaitarrak ostiraleko gaualdia itxiko du, Bob Stroger eta Chicagoko lagunek antolatuko duten festa handiaren ondoren.

Bihar hasiko da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete bisitariei eta Ekialdebusek erantzun egin du, gaueko zerbitzua indartuz.

Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren eta Decathlon saltokiren arteko elkarlanaren fruitua da Txirrinda, gazte enplegua sustatzea helburu duena.

Hilaren 9 eta 10ean, erromatarren propaganda sistema aztertuko duen ikastaroa egingo dute Oiasson, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barrukoa.

Herritarrei faktura berriaren gaineko xehetasunak, eta dirua aurrezteko gomendioak emango dizkie KIUBek. Bidasoko Hitza.

Bigarren urtez jarraian, hondartza helburu batean egonaldia egin duten Trivagoren online erabiltzaileek Hondarribiari eman diote puntuazio altuena, 100etik 84,45 puntu.

Izan, badira meigak. Urtero azaltzen dira San Miguel Ligako Galiziako lehen bi estropadetan. Aurten, meigak eta Jaizkibeleko sorginak ados jarri dira eta hiru traineruren alde egin dute nabarmen, Tiran, Cabo, eta batez ere, Hondarribiaren alde.

Bidasoko hotelek iazko aurreikuspenak hobetzea espero dute, hau da, iazko uztailean eta abuztuan izandako datu onak gainditzeko bidean daude. Bidasoko Hitza.

Aldundiaren Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoaren barruko batzar erabakitzailea egingo dute hilaren 9an Irunen. 71 proposamen jaso dira Bidasoan, eta horietatik hamar hautatu behar dira. Bidasoko Hitza.

Antxeta Irratiak antolatu du mahai- ingurua, Parisen ateratako ondorioei oihartzuna eman asmoz

Bost eszenatoki, 25 kontzertu, eta beste hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Hondarribia Blues Festivaleko 10. ekitaldirako. Hilaren 9tik 12ra egingo dute, eta aurten ere, dena doan izango da.

Ondasun Higiezinen zerga borondatez ordaintzeko azken eguna hilaren 10a, ostirala da.

Etorki Games enpresak Ezagutu Irun APP-a garatu du eta hiriko sei leku adierazgarritan jarri dituzten panelen laguntzarekin leku horiei buruzko argazkiak, datu historikoak eta informazio osagarria jaso eta zenbait eraikin 3Dn ikusteko aukera izango da.

Real Union haurrentzako parkea Gaur goizean egin dute agerraldia Real Union klubaren mendeurreneko ospakizunen barruan hainbat ekitaldi egiten ari dira eta horietako bat asteburu honetan irekiko duten haurrentzako parkea da.

KAE2 ligako lehen estropada irabazita, KAE1era igotzeko helburua sendotu du Hondarribia B-k.

Peñaflorida B-ri 1-2 irabazi dioete eta bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.

Orio eta Kaiku hondoratuta, eta Urdaibai ukituta, San Miguel Ligan ia aurkaririk gabe ari da geratzen Ama Guadalupekoa.

Irunen eta Hondarribian 103 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua azken hilabetean. Irunen, egun, 4.818 pertsona daude lanik gabe, eta 807 Hondarribian. Bidasoko Hitza.

Artiatik sartzeko edo ateratzeko arazo gutxiago izango dituzte Irungo auzo horretako bizilagunek. Udalak lanak egin ditu oinezkoen mugikortasunaren alde. Bidasoko Hitza.

Oarso Bidasoko lau ordezkarik hasiko dute etzi KAE2 liga, Sestaon