Donosti Cup garaipen batekin hasi du Talaiak

Peñaflorida B-ri 1-2 irabazi dioete eta bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.

Donosti Cup Talaia

Talaiako kirolariak, entrenamendu batean

Gaur hasi da XXIV. Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa eta Hondarribiko Talaia taldeak garaipen batekin ekin dio txapelketari; 1-2 irabazi dio Peñaflorida B taldeari. Bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute hondarribiarrek. Prebentzio Komunitarioko zerbitzuaren ekimenez sortu da taldea, eta B-15 mailan eman dute izena —2000ko urtarrilaren 1a eta gero jaiotakoak—. Orotara, 40 talde daude maila horretan parte hartzen, 22 Euskal Herrikoak. Talaia, J multzoan dago sartuta, Zubiri-Manteo, Peñaflorida B eta Hernani A-rekin batera. Lehen jardunaldian Zubiri-Manteok eta Talaiak irabazi dute eta bihar, Pasaian, bi talde horiek multzoko lidergoa izango dute jokoan. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.