Hondarribia, hondartza herri baloratuena Trivagorentzat

Bigarren urtez jarraian, hondartza helburu batean egonaldia egin duten Trivagoren online erabiltzaileek Hondarribiari eman diote puntuazio altuena, 100etik 84,45 puntu.

Hondartza Trivago

100etik ia 85 puntu jaso ditu Hondarribiak

Trivago prezio konparatzailearen arabera, Hondarribia da hondartza duen herri baloratuena Espainiako estatuan. Bigarren urtez jarraian, hondartza helburu batean egonaldia egin duten Trivagoren online erabiltzaileek Hondarribiari eman diote puntuazio altuena, 100etik 84,45 puntu jaso dituelarik. Atzetik, Mallorcako Playa de Muro eta Ribadeo (Lugo, Galizia) geratu dira, 83,39 eta 82,93 punturekin, hurrenez hurren. Lehen hamarren artean Hondarribia da euskal herri bakarra. Balear irlek hiro ordezkari dituzte, Galiziak beste hiru, Andaluziak bi, eta Asturiasek bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.