Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ezagutu Irun APP-ak hiria bisitatzeko aukera emango du

Etorki Games enpresak Ezagutu Irun APP-a garatu du eta hiriko sei leku adierazgarritan jarri dituzten panelen laguntzarekin leku horiei buruzko argazkiak, datu historikoak eta informazio osagarria jaso eta zenbait eraikin 3Dn ikusteko aukera izango da.

Asier Perez-Karkamo
Irun
2015/07/08
Ezagutu Irun APP Junkal

Sei lekutan jarri dituzte panel osagarriak. Irudian, Junkalekoa

Irun bisitatzen dutenek tresna berri bat dute egiteko. Ezagutu Irun (Conoce Irun) APP-a garatu dute eta hiriko sei leku adierazgarritan jarri dituzten panelen laguntzarekin leku horiei buruzko argazkiak, datu historikoak eta informazio osagarria jaso eta zenbait eraikin 3Dn ikusteko aukera izango da. Pio Baroja Institutuko arte eta historiako irakasle taldea arduratu da edukiez, Udal Artxiboaren laguntzaz, eta Irungo Etorki Games enpresak garatu du aplikazioa, udalaren eskariz. Atzo aurkeztu zuten Ezagutu Irun APP-a eta aurkezpenean izan ziren Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomiko eta Turismo ordezkaria, Javier Garin, Pio Baroja Institutuko zuzendaria, eta APP-a garatu duen Etorki Games enpresako arduradunak, Alexander Camarero, Ion Ocasar eta Pablo Ocasar. Android, Blackberry, iOS eta Windows Phone plataformetarako dago prestatuta APP-a eta dagoeneko deskargatu daiteke. Jatorrizko informazioaz gain, erabiltzaileak aparteko materialez osa ditzake edukiak, hirian zehar jarri dituzten sei panelak baliatuz. Panel horietako bakoitzean interesgarria den gunearen deskribapen orokor bat irakur daiteke, eta QR kode baten bidez aplikazio osoa ere jaits daiteke. Udaletxean, San Juan Harriari, San Martziali eta Aiako Harriari buruzko informazioa jasoko dute; Junkaleko elizan, Done Jakue bideari buruzkoa; Oiasso Museoan, erromatarren garaiko Iruni buruzko edukiak; Urdanibia plazan, erdi aroko karrikei buruzkoa eta udal euskaltegiarena; Ikust Alaian, liburutegikoaren gainekoa eta inguruetako historia; eta Zabaltza plazan, Colon pasealekuari buruzko informazioa eta hiriak trenbidearekin duen harremana aipatzen da. Errealitate handituaren teknologia erabili dute, aplikazioan smartphonearen kamerarekin sinkronizatuta datuak ikusteko aukera ematen duen software bat ezarriz. Hala, mugikorra erabiliz eraikinen irudiak hiru dimentsiotan ikus daitezke eta historian zehar izan duten bilakaera egiaztatu. Bisita, mugikorrarekin Ezagutu Irun APP-aren aurkezpenean Paezek azaldu zuenez, bisitariari bere kabuz hiria bisitatzeko aukera eskaini nahi izan diote: “Aste hauetan jende asko igarotzen da gure hiritik eta gure gastronomia, historia eta kultura ezagutu nahi izaten du. Mugikorrek eskaintzen dituzten abantailen bidez turismoa egitea puri-purian dago gaur egun; eta APP honen bidez lortu nahi duguna da egun hauek Irunen igarotzen dituztenek izan dezatela ohiko bisita moduaren osagarri bat eta deskarga ditzatela beren telefonoetan argazkiak, informazio interesgarria eta baita 3D irudiak eta errealitate handitua ere, oso orijinala eta erakargarria baita bistarako”. Paezek aurreratu duenez, bisitari ugari espero dituzte aurtengo udan Irunen: “Okupazioko aurreikuspenak positiboak izaten ari dira. Argi dagoena da hilabete hauetan jarduera asko izango direla hirian, ekitaldi garrantzitsuekin, batzuk klasikoak, uda familian igarotzeko Irun aukera erakargarria bilakatzen dutenak”. Horien artean, Dies Oiassonis, Gaztefolk 2015, Euskal Jira, edota Aiako Harrira edo Ama Xantalenen egiten diren bisita gidatuak, aipatu zituen ordezkariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.