Ostiralean banda handi bat 'made in Basqueland', Travellin’ Brothers

Ezagutzen ez dutenentzat, jaialdiko ezusteko atseginenetakoa izango dira, seguru. Travellin’ Brothers talde bizkaitarrak ostiraleko gaualdia itxiko du, Bob Stroger eta Chicagoko lagunek antolatuko duten festa handiaren ondoren.

Travellin' Brothers Big Band

Travellin’ Brothers Big Band

Ezagutzen ez dutenentzat, jaialdiko ezusteko atseginenetakoa izango dira, seguru. Travellin’ Brothers talde bizkaitarrak ostiraleko gaualdia itxiko du, Bob Stroger eta Chicagoko lagunek antolatuko duten festa handiaren ondoren. Martxoan, Bruselan egin zen European Blues Challenge txapelketako finala irabazi zuten, eta AEBetara jauzia emateko aukera izan zuen seikoteak. Hondarribian big band formatuan igoko dira oholtzara. Aurretik haien berri ez dutenak ahoa bete hortz utziko dituzte leioarrek. Magnolia Route azken lanarekin erabateko heldutasunera iritsi dira. Swing eta jazz ukituko bluesa, Delta, New Orleans edota Chicagoko estiloak uztartu eta XX. mendeko 30-40.eko New Yorkeko Big Banden dotorezia islatzen duena. Hori guztia biltzen du Cañibano anaien banda handiak, Bentako taulara kalitatezko euskal label zigilua jarrita igoko direnak. Larunbatean ere Travellin’ Brothers taldea entzuteko aukera izango da, baina ohiko formatuan, seikote bezala, herri barbakoan. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.