Hondarribia B-k Sestaoko I. Iberia Bandera irabazi du

KAE2 ligako lehen estropada irabazita, KAE1era igotzeko helburua sendotu du Hondarribia B-k.

HondarribiaB VFA

Hondarribia B, Sestaon (argazkia: @VikingFA)

Atzo arratsaldean hasi zuten KAE2 ligako hamabi traineruek liga, Sestaon, erlojuz kontrako I. Iberia Bandera estropadarekin. Hondarribia B-k irabazi zuen proba, 20 minutu eta 9 segundoko denborarekin. Atzetik Castro sartu zen, 8 segundura, eta Arkote, 15era. Hurrengo asteburuan lidergoa defendatu beharko du herriko bigarren traineruak. Larunbatean Donostiarra Bandera izango dute jokoan hiriburuan, 12:00etan, eta igandean San Pedroko Bandera, 11:00etatik aurrera Pasaian. Sestaokoa, aurten Hondarribia Bk lortu duen bigarren garaipena izan da. Ekainaren 14an Lekeitioko erlojupekoa irabazi zuen, A ontziak Gure Esku Dago Banderaren lehen ekitaldia irabazi zuen egun berean. (Ikusi Sestaoko argazkiak Viking Fans Arraun taldearen Google kontuan)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.