Real Union haurrentzako parkea
Gaur goizean egin dute agerraldia
Real Union klubaren mendeurreneko ospakizunen barruan hainbat ekitaldi egiten ari dira eta horietako bat asteburu honetan irekiko duten haurrentzako parkea da.

Gaur goizean egin dute agerraldia
Real Union klubaren mendeurreneko ospakizunen barruan hainbat ekitaldi egiten ari dira eta horietako bat asteburu honetan irekiko duten haur parkea da. Gaur goizean egin dute aurkezpena Pedro Alegre Irungo Udaleko kiroletako ordezkariak, Iñigo Diaz de Cerio antolakuntzakoak eta Ricardo Mendikute UVESCOko enpresa laguntzaileak.
Hilaren 11 eta 12an egongo da zabalik haur parkea, belar artifizialeko alboko zelaian, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Joko guztiak joko-zelaian egingo dituzte; aparraren festa, ordea, Galeko aparkalekuan izango da, larunbatean, 19:00etan. Horrez gain, zelaiaren erdian taberna bat jarriko dute terrazarekin.
Gaztelu puzgarriak, tirolinak, giza futbolina, zezen mekanikoa eta igerileku batean dauden haurrentzako ontziak aurkitu dituzte bertara hurbiltzen direnek. Eguraldi txarra eginez gero, Gal Stadiumetik metro gutxira dagoen Ficoba erakustazokan jarriko dute haur parkea.
Sarrerak salgai
Sarrerak dagoeneko salgai daude BM supermerkatuetan. Aldez aurretik erosiz gero, asteburu osorako prezioa 13,5 euro da, egun osokoa 7,5 eta egun erdikoa 4,5. Egunean beran leihatilan erosiz gero, 18, 10 eta 6 euro.