Goizetik arratsera, Txingudi Ikastolaren festa egingo dute bihar (hilak 6, larunbata). Ikastetxearen hezkuntza komunitate osoak gozatuko du jaiaz.
Irungo haurrek ikasi dute zer den elikadura iraunkorra, eta praktikan jartzen hasi dira. Alkateari argibideak eman dizkiote.
Pausoka ekoiztetxea Euskal Telebistarentzat egiten ari den Aitaren Etxea telesailaren eszenatoki nagusietako bat da Hondarribia. Bi gaztetxoren maitasun istorio bat kontatzen du telesail berriak.
Hilaren 21a arte, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimenean parte hartzeko aukera dute bidasoarrek. Irungo zenbait auzo-elkarte eta bestelako eragilerekin elkarlanean, foru teknikariek eta herritarrek parte hartze tailerrak egingo dituzte.
Larunbatean izango da, doan eta edozeinentzat irekia. 10:00etan abiatuko dira kai berritik, farolaren malda hasten den lekutik.
Espainiako TVE telebista kateak gastronomiari buruzko programa bat errodatuko du Hondarribian. Igandean 100 boluntario behar dituzte 12:00etatik 14:00etara, prestatu behar dituzten platerak dastatzeko. Benta inguruan agertzea, besterik ez da egin behar.
Eusko Jaurlaritzak, iraunkortasunaren alde egindako lanagatik, diplomak eman dizkie Irungo Toki Alai eta Eguzkitza ikastetxeei. Bidasoko Hitza.
Astelehenean sartuko da indarrean Irunen TAO berrantolatzeko egitasmoa. Hainbat zonalde zabaldu egin dira, baita berriak sortu ere. Bidasoko Hitza.
Zozketaren aurretik erosteko aukera izango da, bi euroan zenbaki bakoitza. Xalbardinek eta Aldatsak antolatu dute kakusai zozketa.
Bihartik, eta gutxienez udazkenera arte, herriko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da larunbatero San Pedro kalean, 08:00etatik 14:00etara. Hala, astean bitan izango da azoka Hondarribian, asteazkenetan Damarrin, eta larunbatero, Portuan.
Hondarribiko Talaia eskola publikoaren ikasturte amaierako festa egingo dute larunbatean Bordari ikastetxean. Ondo pasatzeko aukera pila bat izango dira, baita ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko ere.