Kakusai agrozozketa egingo dute igandean Ballestenea parean

Zozketaren aurretik erosteko aukera izango da, bi euroan zenbaki bakoitza. Xalbardinek eta Aldatsak antolatu dute kakusai zozketa.

Kakusai zozketa Aldatsa

Duela bi urte Aldatsak eskualdeko lehen kakusai zozketa antolatu zuen Irunen

Aldatsa eta Xalbardin, Hondarribiko Botikako Agroaldean baratza ekologikoak lantzen dituzten hiru ekoizleetatik bik, Kakusai zozketa egingo dute etzi Ballestenea baserri parean, 12:00etan. Zozketarako 1.500 errifa argitaratu dituzte eta oso ondo saldu dira, baina zozketaren aurretik erosteko aukera izango da, bi euroan zenbaki bakoitza. Zozketa bertatik jarraitzeko aukera dago, eta ekitaldia bera ondo pasatzeko nahikoa bada ere, trikitilariak, bertsolariak, eta abar izango dira, giroa gehiago alaitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.