Hondarribiko Talaia eskola publikoaren ikasturte amaierako festa egingo dute larunbatean Bordari ikastetxean. Ondo pasatzeko aukera pila bat izango dira, baita ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko ere.
Ekaina lanak erakusteko unea izaten da. Irudian, 4 urtekoen Kantauri itsasoa Biterin, farola eta guzti
Larunbatean Hondarribiko Talaia eskola publikoaren ikasturte amaierako festa egingo dute Bordari ikastetxean. Bordarikoez gain, Biteri eta Satarkako haurrek parte hartuko dute, eta haien guraso, irakasle eta orohar, Talaiako hezkuntza komunitateko kide guztiek.
Murrizketak direla eta Lomce dela, ikasturte hau ere zaila izaten ari da Talaia eskolan, baina denon artean gaindituko dute, eta hori ospatzeko, festa handia egingo dute bihar Bordarin. Ondo pasatzeko aukera pila bat izango dira, baita ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko ere.
Aurten ere magia erakustaldia izango da
Talaiako festa
- 10:00-13:00. Haur jokoak, patioan. Rokodromoa, puzgarriak…
- 10:00. Judo ikasleen erakustaldia, gimnasioan.
- 10:30. Funky dantza ikasleen saioa, gimnasioan.
- 10:45. Altxorraren bila, patioan.
- 12:00: Hamaiketakoa, patioan.
- 12:15. Euskal dantzak, gimnasioan.
- 13:00. Magoa, gimnasioan.