Farolako ingurura bisita gidatua egingo du Hondae-k

Larunbatean izango da, doan eta edozeinentzat irekia. 10:00etan abiatuko dira kai berritik, farolaren malda hasten den lekutik.

Hondae Higer farola

Higer farola, Hondaeren kartelean

Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (Hondae) Higer farolaren ingurua ezagutzeko bisita gidatua egingo du larunbat goizean, hilaren 6an. Bi orduko bisita izango da, doan, eta elkarteko kide diren Mertxe Urteagak, Pia Alkainek eta Santi Noainek emango dituzte azalpenak. 10:00etan abiatuko dira kai berritik, farolaren malda hasten den lekutik. Ondoren Talaia bidetik desbideratuko dira, Farolaxar inguruko ondarea bisitatzeko. Noski, Higerreko itsasargiaren historia ezagutzeko aukera izango da, besteak beste.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.