Goizetik arratsera, Txingudi Ikastolaren festa egingo dute bihar (hilak 6, larunbata). Ikastetxearen hezkuntza komunitate osoak gozatuko du jaiaz.
Goizetik arratsera izango da zertaz gozatu Txingudin
Txingudi Ikastolak, Ikastola Eguna 2015 ospatuko du bihar (ekainak 6, larunbata) bere egoitzan. Goizetik arratsera izango da zertaz gozatzeko, horren guztiaren ardatz ikasleak izango direla (behean dago egitaraua). Ikastolaren hezkuntza komunitateak elkarrekin modu atseginean egoteko aukera izango du, beraz.
Alta, ikastolatik hainbat ohar garrantzitsu eman dituzte, jai eguna egoki joan dadin: lehenik, ikastolara garraio publikoan joateko eskatu diete haur eta gurasoei. Horretarako, Irunbusen L1 lineak (Zaisa-Ospitalea) zerbitzu bereziak egingo ditu egunean zehar ikastolara joateko, eta hirigunera bueltatzeko.
Bigarrenik, Txingudi eskola jasangarria dela gogorarazi dute, eta Eskola Agenda 21 eta Ikastola Eguna batzordeek hainbat neurri hartuko dituzte hondakin gutxiago sortzeko, eta sortzen dena egoki kudeatzeko.
Azkenik, elkarbizitza kontuan hartzea eskatu dute ikastolaren arduradunek, kontuan hartuz, besteak beste, eskolako arauak bete behar direla. Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoan arreta berezia jar dadila ere eskatu dute Txinguditik.
Ondorengoa da egunaren egitarau zehatza:
- 10:30-12:00, LH eremuan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen emanaldiak, eta Txinguditxo-en banaketa kirol pistan; BHI eremuan, argazkien erakusketa.
- 11:00etan, LHkoentzat kirol pistan, puzgarriak eta tailerrak; BHIko eremuan, DBHko ikasleek jaialdia egingo dute, eta aldi berean areto nagusian sormen liburuaren aurkezpena egingo dute. Ikastola Eguneko kantaldia nahiz koreografiak ere egongo dira.
- 11:00-13:00, ikasleen ekoizpenen erakusketa BHIko ikasgela batean.
- 12:00etan, BHIko eremuan, DBH4ko ikasleei agurra.
- 12:30ean, kirol pistan, LHkoentzat poniak, buruhandiak eta bestelako ikuskizunak.
- 14:30ean, bazkaria karpan.
- 16:00etan, puzgarriak eta tailerrak kirol pistan.
- 17:00etan, disko festa Oihan Vegarekin.
- 20:00etan bukatuko dira ekitaldiak. Taberna ere ordu horretan itxiko dute (DBH3ko ikasleen gurasoek egingo dute bertan lan).