Bihartik, eta gutxienez udazkenera arte, herriko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da larunbatero San Pedro kalean, 08:00etatik 14:00etara. Hala, astean bitan izango da azoka Hondarribian, asteazkenetan Damarrin, eta larunbatero, Portuan.
Baserritarren azoka, Damarri plazan
Bihartik, eta gutxienez udazkenera arte, herriko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da larunbatero San Pedro kalean, 08:00etatik 14:00etara. Hala, astean bitan izango da azoka Hondarribian, asteazkenetan Damarrin, eta larunbatero, Portuan.
2013an hasi ziren udan San Pedro kalekoa egiten. Baserritarren arabera, «bezero askok eskatu dute larunbateko azoka urte osoan, askok ezin dituztelako erosketak asteazken goizetan egin». Horregatik, urritik aurrera jarraitzeko eskaera egina dute udalean.
Kalixa Sinanes Nekazaritzako zinegotziak adierazi du udala ekoizleekin elkarlanean ari dela lehen sektorea sustatzeko, eta azokak garrantzia handia duela horretan: “Azken urteotan lanean gabiltza bertako ekoizleekin eta lehen sektorea sustatu nahi duten pertsonekin lanean, eta horren ondorioetako bat dira azoka hauek”. Silanesek gaineratu duenez, sasoiko produktuak aurkituko dituzte erosleek biharko azokan, “tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…”.