
LKNk antolatuta, Francisco Heras Gomez Mathausera erbesteratu zuten errenteriarrari omenaldia egingo diote, 11:00etatik aurrera, Ugarritze auzoan daukan lokalean (Santa Maria, 7). 12:00etan, berriz, Herasen omenezko plaka inauguratuko dute. Bertan, err...

Abuztuan Xanisteban Jaietan bakarrik ematen du zerbitzua herri barruko autobusak; gero oporraldia du Udako hilabeteetan 9.364 erabiltzaile izan ditu Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak, udalak jakinarazi duenez. Gogorarazi du ekainetik abuztura...

Joan den urtekoa errepikatuz, aurten ere, Gauez zabalik, Errenterian ekimena antolatu du gaurko Errenkoalde herriko merkatarien elkarteak. Dendak 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta arratsaldetik hasita festa giroan murgilduko dira. Hala, dendetara s...

Errenteriako Euskara Departamentuak laugarrenez antolatu du Ezetz asmatu Internet bidezko lehiaketa. Bertan, herriko toponimiari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izango dute lehiakideek, “norberaren ezagutzaz jabetu, eta ezagutza hori...

Hurrengo ostiralean Pikor Teatroren eskutik, Boluntariorik? antzezlana eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Lan horren bidez, boluntariotzaren ideia herritarrengana zabaldu nahi dute, batik bat, adinekoengana. Horrez gain, pertsona aktibo m...

Preso gaixoen gaineko mozioa onartu du Udalbatzak

Eskola Kirolaren 2012-2013ko ikasturtea astelehenean hasiko dute. Jardunaldiak urriaren 20an hasiko dira, baina aurretik dagoeneko entrenatzen hasiko dira haurrak euren ikastetxeetan. Oiartzunen, 26 talde ariko dira Eskola Kirolean ikasturte honetan. E...

Jaizkibel Mendizale Taldeak jakinarazi duenez, Gabonetako loteria salgai daukate dagoeneko. Bestalde, urriaren 6an irteera egingo dute. Iruñerriko Itzuliaren zazpigarren etapa egingo dute, Atondo eta Berriogoiti artean. Autobusa 07:15ean irtengo da Er...

Futbola Erregional Ohorezko Maila Real Union B - Hondarribia (larunbata, 15:30etan, Irungo Galen). Saskibaloia Tate Saenz Memoriala Hondarribia-Irun – Obenasa (larunbata, 19:00etan, Hondartza kiroldegian). Eskubaloia Euskal Liga Egia Kata...

Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak eskualdeko derbia izango du bihar, Irunen, Real Union Bren aurka. Hirugarren jardunaldia da jokoan izango dena. Orain arte partida bat galdu eta beste bat irabazi dute hondarribitarrek; Txuribelt...

Donostiako Zinemaldia eta gastronomia batzen dituen Cullinary Zinema ekimena Iñigo Lavado jatetxera iritsi zen atzo. Basque Cullinary Center-ek bultzatuta, Lavadok eta Koldo Salinasek Zinemaldiko Les saveurs du palais filmari dagokion afari tematikoa ...

Kirol ekintzak eta kulturarekin harremana dutenak eskainiko dituzte aurten ere Eskola orduetatik kanpoko ekintzei ekingo diete astelehenean Haurtzaron. Kirol ekintzak eta kulturarekin loturikoak eskainiko dituzte aurten ere. Kirol mailakoen artean, hon...

Oiasso Erromatar Museoak arkeologian eta itsasoan oinarritutako zinema maratoia antolatu du biharko. Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak aste honetan aurkeztutako Euskal Kostaldeko Museoak proiektuaren barruan prestatu du Irungo museoak zinemaldia. Proiektuak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko 43 museo hartu ditu bere barruan. Horiek horrela, Bidasoko Nazioarteko Zinema Arkeologikoa jaialdian parte hartu zuten filmeen aukeraketa emango du Oiassok maratoian. Sarrerak debalde izango dira, eta lekuak bete arte sartu ahal izango da. Egitaraua: 10:30 Stephan Begoinen Cuando los egipcios navegaban por el mar rojo. 12:00 Pascal Magontierren Las piraguas de la Edad del Hierro. 13:00 Beat Arnolden Altaripa. Las fuentes de la construccion naval celta. 16:00 Jose Antonio Moyaren El barco fenicio del Mazarron. 16:30 Maurice Ribiereren eta Marco Vlsalberghiren El barco perdido de Venecia. 17:30 Jon Maiaren Apaizac obeto.

Urtero bezala, iraila bukaeran San Migeleko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek. Horretarako egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak gaurtik igandera bitartean. Hala, gaurko 18:30ean izango den txupinazoa jaien hasiera ofiziala izango da. Era...

Anunciata ikastetxeko Batxilergoko hiru ikasle eta irakasle bat Malagara (Andaluzia) joango dira datorren astelehenean, Gazte Ikertzaileen Kongresuaren XXV. ekitaldira. Victorio Luzuriaga enpresaren gaineko ikerketa eramango dute Espainiako Hezkuntza, ...

Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteartean, 01:00 aldera, hiru lagunen arteko liskarra izan zen Pablo Iglesias kalean, eta horietako bi zaurituta erietxera eraman behar izan zituzten. Zauri horiek ez dakite, oraingoz, zerk eragindakoak izan diren. Salak...

Urriko bigarren asteburuan hasiko den Emakumeen Ligako 2012-2013 denboraldia, eta, horri begira, prestaketa lanean jarraitzen du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Joan den larunbatean Anne Peñak gidatzen dituen neskek Euskal Kopa irabazi zuten Zallan, Galdakaoko Ibaizabal taldea menderatuta, eta asteburu honetan Tate Saenz Memorialaren XIV. Ekitaldia jokatuko dute, Iruñeko Obenasaren kontra. Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Aurrendenboraldiko bigarren partida izango da, Hondartza kiroldegian jokatuko duten lehena, eta klubak uda garaian egindako fitxaketa berriak ezagutzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, talde eraberritu du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligarako. Batez ere kanpoko lerroa indartu dute berdeek: Laura Arroyo EHUrekin jokatzen zuen gaztea, AEBetako Unibertsitate Ligan aritu den Lindsay Harris eskolta eta Lisa Karcic kroaziarra fitxatu dituzte. Gainera Mandisa Stevenson estatubatuarrak eta Sonia Reis portugaldarrak saski azpiko jokoa indartuko dute eta Ana Suarez basea taldera itzuli da, Soller taldean aritu eta gero. Gazteak Goierrin Gazte Mailan aritzen den Hondarribia-Easo taldeak Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatuko du igandean, Aluminios Aleman Goierri taldearen kontra, 12:15etik aurrera. Gazteen Errendimendu Mailako denboraldiko hirugarren jardunaldia izango da, baina bigarrena Hondarribiko taldearentzat, joan den asteburuan atsedena izan baitzuten. Lehen partidan galdu eta gero sailkapeneko azken postuan dira hondarribitarrak. Urretxukoak, berriz, bigarrenak dira, hiru partidetatik bi irabazita. Emakumeen [...]

DYAk anbulantzia berri bat ekarriko du Errenteria-Oreretara, hemen erabiltzeko. Gamon Zumardian ikusi ahal izango da 12:00etatik 13:00etara. Era berean, boluntarioek egiten duen lanari buruzko karpa txiki bat jarriko dute, eta haurrentzat, berriz, esku...

Emakumeentzako jabekuntza eskolaren barruan, autodefentsa ikastaroa antolatu dute urriaren 5 eta 6rako. Horren bidez, emakumeek sexu erasoen aurrean defendatzen ikasteko aukera izango dute, “era errazean eta erraz ikas daitekeen tekniken bidez”. Izena urriaren 1era arte eman ahal izango da, 010 telefono zenbakian (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 08:30etatik 13:30etara), eta behin plaza erreserbatutakoan, telefonoz baieztatuko zaio interesatuari, eta ondoren, 6,70 euro sartu beharko ditu Kutxako 2101 0045 90 0012092177 kontu korronte zenbakian. 14 urtetik gora Irunen erroldatutako emakume guztiengana zuzendu dute ikastaroa, eta horren atzean, Berdintasun Batzordea eta Irungo Udala daude. Urriaren 5eko (ostirala) eskola Ikust Alaia Udal Liburutegian izango da, eta hurrengo egunean, berriz, Artaleku Kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara.

Jose Iturgaiz pasaitarrak liburu berria aurkeztuko du gaur arratsaldean. Remando a contracorriente du izena liburuak, eta 1976ko kronikak jasotzen ditu, egunez egun. Antxoko Kultur Etxean izango da aurkezpena, 20:00etan, eta bertan Javier Aranburu eta ...