Boluntariotzari buruzko antzezlana, urriaren 3an
Hurrengo ostiralean Pikor Teatroren eskutik, Boluntariorik? antzezlana eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Lan horren bidez, boluntariotzaren ideia herritarrengana zabaldu nahi dute, batik bat, adinekoengana. Horrez gain, pertsona aktibo m...
Hurrengo ostiralean Pikor Teatroren eskutik, Boluntariorik? antzezlana eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Lan horren bidez, boluntariotzaren ideia herritarrengana zabaldu nahi dute, batik bat, adinekoengana. Horrez gain, pertsona aktibo mantendu eta besteei lagunduz lan egitearen garrantziaz ariko dira.
Hain zuzen, protagonistak bi adineko dira. Ametsen mundua eta errealitate gordina lotuko dituzte, “borondateari gorazarre eginez”.
Sarrera doan da.

